Indarkeria matxista "normalizatuta" dago ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen euskal sektoreetan
(H)emen Elkarteak eta EAB Euskal Aktoreen Batasunak bultzatutako ikerketa batek agerian uzten du ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreetan "indarkeria matxista ez dela kasu isolatuen emaitza, baizik eta sektorearen egiturarekin lotutako errealitate sistemikoa".
Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako sektoreetan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloari azken ukituak ematen ari dira (H)emen Elkartea eta EAB Euskal Aktoreen Batasuna, eta aurreikuspenen arabera, apirilerako prest egongo da. Sektore horietako eragile ezberdinekin elkarlanean ezarri nahi da.
EHUren eta EITBren Multimedia Komunikazioko Masterraren amaierako lanerako, Garazi Arregik egindako "ikerketa eta diagnosi lan sakona" hartu da aintzat protokoloan. Tania Arriaga eta Itxaso del Castillo irakasleek gidatu dute ikerlana.
Diagnostikorako, Euskal Herriko ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako 90 profesionalen lekukotzak jaso ditu Arregik, inkesta bidez, eta bost elkarrizketa sakon eta talde dinamikak ere baliatu ditu, profil ezberdinetako profesionalen ekarpenak biltzeko.
"Errealitate sistemikoa"
Azterketak agerian uzten du indarkeria matxista ez dela "kasu isolatuen emaitza", baizik eta "sektorearen egitura, hierarkiak eta botere harremanekin lotutako errealitate sistemikoa".
Jasotako lekukotzek erakusten dute profesional askok ez dutela beren lantokia espazio segurutzat, eta "indarkeria psikologikoa, sexuala edo lan-esplotazioa modu zabal eta normalizatuan" gertatzen dela, askotan "isiltasunak eta zigorgabetasunak babestuta".
Egoera horren aurrean, sektoreko profesionalek aho batez adierazi dute "tresna eraginkor, espezifiko eta lotesle baten beharra" dutela, "prebentzioa, arreta eta erreparazioa uztartuko dituena".
Agertoki horrekin, protokoloaren helburua da "ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako lan-eremuak seguruagoak eta bidezkoagoak bihurtzea, indarkeria matxistari aurre egiteko mekanismo argiak ezarriz eta sektore osoaren erantzukizun kolektiboa sustatuz".
Halaber, asmoa da protokoloa "nahitaez bete beharreko tresna bihurtzea Euskadiko ekoizpen eta erakunde guztientzat".
Ikerketa EHUko ADI Ikerketa Taldearen, (H)emen Elkartearen eta EAB Euskal Aktoreen Batasunaren arteko lankidetzari esker gauzatu da, KSIgune klusterraren Konexioak programaren laguntzarekin. Proiektu osoa Emakunderen laguntzarekin ari da garatzen.
Zure interesekoa izan daiteke
"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du
Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai.
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean dago abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".