Jaurlaritzak eta Aldundiak proposamen bat egin diete chillidatarrei
Albiste agentzia batzuek jakitera eman dutenez, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia Chillida-Leku berriz irekitzeko saiakerei ekiteko ''erabat ados'' daudela esan du ostegun honetan Blanca Urgell Kultura sailburuak, eta, horren harian, eskultorearen familiari ''lehen proposamen bat'' egin diotela ere iragarri du.
''Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutako akordioaren xehetasunik ez dut emango, baina baieztatu egin dezaket elkarrekin lanean ari garela Chillida-Leku berriz irekitzen saiatzeko'', esan du Urgellek Donostian, Euskadi Literatura saritudunen aurkezpenean.
''Aldundiarekin ados gaude lehen proposamen batean, baina, ohi bezala, beste alderdiak baieztatu egin behar du. Seguru asko prozesuan aldaketak egongo dira'', gaineratu du.