Enkantea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milioi baten truke saldu dute Bilbon XV. mendeko triptiko gotikoa

EITBk jakin ahal izan duenez, eroslearena izan da eskaintza bakarra. Hasierako prezioa, milioi bat euro, eskaini ditu, telefonoz egindako eskaintzan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Milioi baten truke saldu dute Lekeitioko familiren triptiko gotikoa

Partikular batek milioi bat euro ordaindu ditu duela 500 urte egindako triptiko gotiko flamenko baten truke, Bilbon egindako enkantean. Orain arte, triptikoa Lekeitioko familia batena izan da.

EITBk jakin ahal izan duenez, eroslearena izan da eskaintza bakarra. Hasierako prezioa, milioi bat euro, eskaini ditu, telefonoz egindako eskaintzan.

Egurrean egindako olio-pintura bat da eta 1480 eta 1490 urteen artean egin zuten. Egilea Brujasko margolari ezezagun batena da, "Santa Luziako kondairako maisua" eta Madrileko Thyssen museoan dagoen "Errukiaren Triptikoa" lanaren antzekoa da, baina handiagoa.

Nicolás Ibáñez de Arteita armadore ezagunakk enkarguz eskatu zuen triptikoa, XV. mendearen azken laurdenean. Emailea eta bere emaztea alboko tauletan ageri dira, garaian ohikoa zen moduan.

Lekeitioko familia batena da triptikoa, esan bezala, interes kulturaleko ondasun bezala dago izenpetuta eta ezin da esportatu. Hortaz, Espainian saldu behar dute triptikoa eta milioi bat euroko hasierako prezioa ohikoa baino baxuagoa da.

Enkantegileen arabera, nazioarteko merkatuko salneurria "zazpi edo zortzi aldiz handiagoa" izango litzateke.  Bilboko Subastas XXI-n egin dute enkantea. Enkante berean Ignacio Zuloagaren "El garrochista" margolana salgai jarrii dute, baina ez da eskaintzarik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X