Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

VI. eta VII. mendeetako hilobiratzeei buruzko erakusketa Bibat museoan

"Baskonia, bitarteko lurra" erakusketa urte amaiera arte bisitatu daiteke Arabako hiriburuan. 100 pieza baino gehiago hartu ditu.
Iragarkia
18:00 - 20:00
'Baskonia, bitarteko lurra', VI. eta VII. mendeetako hilobiratzeak

Gasteizko Bibat museoak "Baskonia, bitarteko lurra" erakusketa antolatu du, VI. eta VII. mendeetako hilobiratzeei buruz.

Karte eta arkeologia museoak 100 pieza baino gehiago hartu ditu. Egindako ikerketen arabera, Baskoniako hilobiratze ohiturek zerikusia dute Iparraldeko Pirinoetan izandako errituekin.

Bertoko nekropolietan, hilotzak jantzita, beraien hatuekin eta senideen eskaintzez inguratuta aurkitu dituzte. Hilobi gehienetan armekin agertu dira.

Erakusketan gainera, bi hitzaldi eskainiko dira. Urte amaierara arte egongo da ikusgai.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X