Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheimek Georg Baselitz pintore alemanaren 68 lan erakutsiko ditu

“Georg Baselitz. Heroiak” erakusketa uztailaren 14tik urriaren 22ra egongo da ikusgai Bilboko museoan.
Uztailaren 14tik urriaren 22ra egongo da ikusgai. Argazkia: Frank Oleski. © Georg Baselitz
Uztailaren 14tik urriaren 22ra egongo da ikusgai. Argazkia: Frank Oleski. © Georg Baselitz

Guggenheim Bilbao Museoak "Georg Baselitz. Heroiak" erakusketa antolatuko du uztailaren 14tik urriaren 22ra, eta pintore alemanaren 68 margolan, marrazki eta zirriborro erakutsiko ditu. "Heroi" zaurgarriak eta garaituak erretratatzen dituen pintura multzoari buruzko monografikoa izango da, museoaren arduradunek azaldu dutenez.

Gure garaiko "itzal handiko artisten artean" dago Georg Baselitz, eta Bilbon ikusgai izango diren lanak 1965. eta 1966. urteetan sortu zituen. Frankfurteko Stadel museoak antolatu du erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin, Stockholmeko Moderna museoarekin eta Erromako Palazzo delle Esposizioni museoarekin lankidetzan. Komisarioak Max Hollein (Fine Arts Museum of San Francisco), Eva Mongi-Vollmer (Städel Museum Frankfurt) eta Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoa) dira.

Erakusketak biltzen dituen lanetan "irudi ikaragarriak" agertzen dira, eta "artistaren identitatearen baieztapen adoretsua dira". Baselitzen ezaugarri horiek bere garaiko arte eta pentsamendu joera guztien kontra zihoazen.

Azkenik, "iraganaren eta orainaren arteko jarraitutasun ideal bat marratuz", Bilboko nahiz Erromako erakusketak "Remix" zikloko margoen aukeraketa batekin bukatzen dira. 2005ean ekin zion Georg Baselitzek ziklo horri, "Heroiak" eta "Tipo Berriak" bildumak barne hartuko zituenari, 2007an eta 2008an, hurrenez hurren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X