Maiatzak 18
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Doako sarrerak eta beherapenak euskal museoetan, Museoen Nazioarteko Egunean

Ostiralean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, euskal museoek hamaika jarduera prestatu dituzte “Museo hiperkonektatuak. Ikuspegi berria, bisitari berriak” lelopean.
Denetariko jarduerak prestatu dituzte euskal museoetan maiatzaren 18rako eta astebururako
Denetariko jarduerak prestatu dituzte euskal museoetan maiatzaren 18rako eta astebururako

Bizkaiko 38 museok ospatuko dute ostiralean, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna lurraldeko 23 udalerritako erakustegietan doako sarrerak eta berrogeita hamar jarduera baino gehiago eskainiz. Aurten, jardunaldiaren leloa da “Museo hiperkonektatuak. Ikuspegi berria, bisitari berriak”.

Ostiralean bertan hasiko da jardueren eskaintza, baina asteburura arte luzatuko da.

Baionan, esaterako, museorako sarrera doakoa izango da ostiralean, 18:30etik 23:00etara.

Nafarroan, Gobernuaren hiru museoetan (Nafarroako Museoa, Karlismoaren Museoa eta Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoa) programazio berezia eskainiko dute: bisita gidatuak, umeentzako tailerrak, hitzaldiak, dokumentalen emanaldiak eta escape room bat.

Donostiako museoen sarean ere beherapenak eta doako sarrerak lortu ahal izango dira, eta, museo gehienetan bezala, asteburura arte luzatuko dituzte jarduerak. Larunbatean, adibidez, dantza ikuskizunak eta musika emanaldiak egongo dira gozagai San Telmo Museoan.

Deialdiaren leloak (“Museo hiperkonektatuak. Ikuspegi berriak, publiko berriak”) agerian utzi nahi du “gero eta konektatuago dagoen munduan” ezin dela ulertu museoen zeregina beroriek ezartzen dituzten lotura guztiak kontuan hartu gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X