Ikusmen urriko pertsonentzat egokitutako koadroak, Bizkaiko eskoletan
“Ukitzeko artea” Bilboko Arte Ederren Museoak ikusteko urritasuna duten pertsonei eskainitako irisgarritasun programa, munduan aitzindaria dena, Bizkaiko 25 ikastetxe bisitatuko ditu bihartik, urriak 30, martxoaren 30era arte. Hiru dimentsioko koadro erliebedunak sortzen aitzindaria da Bilboko erakusketa zentroa.
Maria Victoria Antoñanzas Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saileko buruak azaldu duenez, ekimen honen helburu nagusia da ukimenaren bidez “ikasleek artelana ukitu, esperimentatu, sentitu eta ikustea”.
Prentsaurrekoan, programako lanik berriena aurkeztu dute, Krabelin gorridun baserritar gaztea (Alfredo Guiard), museoko bilduman dauden euskal artisten obren artean esanguratsuenetako bat.
Ander Sorianok “Ukitzeko artea” programaren sustatzaileetako batek, esan duenez, 85 koadro eraman dituzte dagoeneko formatu honetara.
Aukeratutako artelanaren bereizmen handiko argazki batekin hasten da prozesua; haren konposizioko elementu egokienak aukeratzen dituzte, itsuaren eskuak gidatzeko. Bolumenak eta testurak definitu ondoren, horiek tinta berezi batez inprimatzen dira. Ondoren, prozedura kimiko bat aplikatzen da, hasieran planoak ziren elementuei bolumena emateko. Horrela, planoek hiru dimentsioko izaera hartzen dute, 6 milimetro arterainokoa, eta, horri esker, erreprodukzioak ukimenaren bidez esplora daitezke.
Albiste gehiago artea
Arteleku zentroaren lehen 15 urteei begira, Artiumen
Gasteizko museoak Gipuzkoako arte eta kultura garaikideko zentroaren artxiboa arakatu du, Mikel Onandia, Sergio Rubira, Leire Vergara eta Beatriz Herraezen komisariotzaren pean.
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria
2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.
Tabakalerak Hlynur Pálmason zinemagile eta artista islandiarraren erakusketa aurkeztu du
Irailaren 28ra arte egongo dira ikusgai bakarkako erakusketako ikus-entzunezko instalazioak, argazki-sailak, pinturak eta eskulturak. Pálmasonen filmografia osoa eskainiko du Tabakalerak.
"Barbara Kruger: Another day. Another night" erakusketa zabaldu du Guggenheimek
Erakusketak Krugerren lan goiztiar adierazgarrietako batzuk berraztertzen ditu, eta goitik behera hartuko ditu Guggenheim Bilbao Museoko hainbat areto. Boterearen hizkuntzaren inguruan hausnarketa egitera bultzatuko du ikuslea, azaroaren 9ra arte.
Agustin Ibarrolaren ''Euskadi, 1977-1979'' erakusketa berreskuratu du Arte Ederren Bilboko Museoak
Agustin Ibarrolak 1979an museorako sortu zuen jatorrizko instalazioko 18 mihise zaharberrituta aurkeztuko dira. Sei gehiago batuko dituzte, eta jatorriko 27 aleko multzoa osatzeko falta diren beste hirurak galdutzat eman dituzte.
Ruth Asawa, Jasper Johns, Steve McQueen eta Dan Flavin, Guggenheimen 2026an
Bilboko museoaren fundazioko patronatuak bilera egin du bart, Miren Arzalluz zuzendari nagusi denetik egin duen lehenengoa. Museoak inoiz baino bisitari gehiago izan ditu 2025ean.
Artiumek Josu Bilbaoren eta Chantal Akermani buruzko erakusketa bana aurkeztu du
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak "h" bermeotarraren erakusketa eta "Chantal Akerman. Irudiari aurre egitea" Akermanek eta erakusketaren komisario Claire Athertonek elkarlanean sortutako instalazioak paratu ditu.
''Miñan'' liburuaren antzezlana Londresen estreinatu dute, ''Little Brother'' izenburupean
Amets Arzallusen liburuan oinarritutako antzezlana Londresko Jermyn Street Antzokian estreinatu da aste honetan, Timberlake Wertenbaker antzerkigilearen eskutik, eta ekainaren 21a arte izango da ikusgai.
Arte Ederren Bilboko Museoak ''Deikundea'' Berrugueteren koadroa zaharberritu du
"Deikundea" 1485-1490 urteen inguruan –beharbada Palentziako elizaren baterako– egindako Ama Birjinaren bizitzaren eszenekin osatutako erretaula baten parte izan zen.
Bilboko Arte Ederren Museoak eta BBKk Artearen Ibilbidea egitasmoaren seigarren edizioa aurkeztu dute
Seigarren urtez, Arte Ederren Bilboko Museoak bilduma propioko obrak kalera aterako ditu programa horren baitan. 38 obra hautatu dituzte, eta Bizkaiko 31 herritara iritsiko dira lanok, abendura arte.