Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Txapelketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udazkenean egingo dituzte Bizkaiko eta Nafarroako txapelketak eta Xilaba

Xilabaren finala azaroaren 13an izango da, Nafarroako txapelketako azaroaren 27an eta Bizkaikoa abenduaren 18an.
Bertsolaritza
Egutegi zehatzak aurrerago iragarriko dituzte. Argazkia: Alberto Elosegi / XDZ

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Xilaba amaitu gabe utzi zituzten iaz, pandemiaren ondorioz, eta Nafarroakoa hasi ere ez zen egin. Orain, egoeraren bilakaera ikusita, Bertsozale Elkarteak iragarri du 2021eko udazkenean egingo dituztela txapelketa horiek.

Zortzina saio izango dituzte Xilabak eta Nafarroako Bertsolari Txapelketak, eta hamar Bizkaikoak. Hartara, kasu bakan batzuetan egun berean izango dira zenbait saio, baina antolatzaileek eginahalak egingo dituzte "zaleei haien jarraipena errazteko".

Xilaba irailaren 18an hasiko da berriro, eta finala azaroaren 13an egingo dute.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, aldiz, urriaren 3an hasiko da, eta abenduaren 18an ezagutuko dugu txapelduna.

Nafarroan, urriaren 2an ekingo diote Nafarroako Bertsolari Txapelketari, eta azaroaren 27an izango finala.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X