Madeleine Peyroux, Melody Gardot eta Sharon Jones, Jazzaldian
Donostiako Heineken Jazzaldiak hainbat artista konfirmatu ditu 47. ediziorako. Uztailaren 19tik 23ra izango da eta Melody Gardot, Madeleine Peyroux eta Sharon Jones (Agertoki Berdean arituko da) arituko dira Gipuzkoako hiriburuko jazz jaialdian. Gainera, Kenny Barron, Mulgrew Miller, Eric Reed eta Dado Moroni piano-jotzaileek "An Evening with Two Pianos" ikuskizuna aurkeztuko dute: bi piano izango dira taula gainean eta bakarka, binaka eta lanaka arituko dira.
Jaialdiak iragarriak ditu dagoeneko emanaldi hauek: Antony Et Incarnatus orkestrarekin; Bobby McFerrin, Yellowjackets-ekin; Jamaican Legends (Monty Alexander, Sly & Robbie eta Ernest Ranglin); Orquesta de Hombres Orquesta, zeinak ondorengo hauen musika joko baitu: Tom Waits, Ray Gelato, Marc Ribot eta Los Cubanos Postizos, Ninety Miles (Stefon Harris, David Sánchez eta Nicholas Payton) eta Peter Evans.
Oraindik osatu gabe dago programa, antolatzaileen arabera; artista gehiagoren parte-hartzea berretsitakoan emango dira jakitera.
Zure interesekoa izan daiteke
ABAOk “Andrea Chénier” operarekin itxiko du denboraldia
74. denboraldiko azken eskaintza Umberto Giordanoren operaren lau emanaldi izango dira, Euskalduna jauregian, maiatzaren 23, 26 eta 29an eta ekainaren 1ean. Larunbatean, hilak 23, zuzenean ikusi ahalko da saioa, 19:00etatik aurrera, ETB2n eta ETB ONen.
Natxo de Felipek Oskorriren kantu “abandonatuak” berreskuratuko ditu Musika Hamabostaldian
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, De Felipek eta Kuarteto Philiperenak kontzertua eskainiko dute Arantzazun, abuztuaren 20an, Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki zikloan. Donostiako musika jaialdirako sarrerak bihar, maiatzak 19, jarriko dituzte salgai.
Azkena Rock Festival jaialdiak kontzertuen ordutegia iragarri du
Bywater Call eta The Backyard Casanovas taldeak izango dira Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuen protagonistak, eta familiek Txiki ARF guneaz gozatu ahal izango dute.
Shakira, Madonna eta BTS Futboleko Mundu Txapelketaren finalean arituko dira
Chris Martin Coldplay taldeko kantaria arduratu da ikuskizunean parte hartuko duten artistak aukeratzeaz; Futboleko Munduko Txapelketaren gizonezkoen finala New Yorken jokatuko da, uztailaren 19an.
BOSek Joaquin Achucarro pianista omendu du
Guztira, 85 kontzertu eman dituzte elkarrekin Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta pianista beteranoak, 80 urtean. Orkestrak Achucarroren izena jarri dio piano bati, eta musikariak berak estreinatu du.
Xak, Ketekalles eta Niña Coyote eta Chico Tornado kartelera batu ditu EHZk
Euskal Herria Zuzenean festibalak ekainaren 26, 27 eta 28an ospatuko du 30. Urtebetetzea, Arberatze-Zilhekoan. Musika talde, ikuskizun eta hitzaldien zerrenda handitu dute kartelean.
ABAOk 9 lan eskainiko ditu bere 75. denboraldian
Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen 75. denboraldia Verdiren La traviatak abiatuko du, urriaren 17an; hiru urtean, 1953an elkartea sortu zeneko 75. urteurrena ere ospatuko dute.
Euskal Herriko musika industriari bilgunea eskainiko dio Must +PROk
Programa profesionala eta publikoari irekitako programazioa uztartuko ditu Euskal Herriko musikaren topaketa profesionalaren bigarren edizioak, maiatzaren 13 eta 14an, “musika ekosistema barrutik eta kanpotik indartzeko”.
Flamenco On Fire jaialdiak Nafarroako hiru udalerritan zabalduko du "Andaluziako kadentzia"
Nafarroako flamenko jaialdia Viana, Lizarra eta Iruñera iritsiko da, abuztuan.
Nerea Erbitik, Arturo Reverterrek eta Benito Lertxundik jasoko dute Donostiako Orfeoia-EHU saria
Uztailaren 10ean, ahots musikako taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi bat antolatu dute, sariketaren 25. urteurrena ospatzeko.