Azkena Rock 'ez da musika soilik, hiriaren ikurra ere bada'
Azkena Rock Festival jaialdiaren 11. edizioak rockaren 44.000 zaletu hartuko ditu Arabako hiriburuan ekainaren 14tik 16ra. Iazko edizioan baino 11.000 lagun gutxiago espero dituzte eta hirian bi milioi euroko irabaziak utiko dituzte.
Antolatzaileak (Last Tour International enpresa eta Gasteizko udala) prentsa aurrean izan dira. Udalak 260.000 euroko aportazioa egiten du eta Javier Maroto alkateak esan duenez, "baldintzarik gabeko" babesa du jaialdiak kultura eta turistak erakartzen baititu. "Ez da musika edo kultura soilik, hiriaren ikurra ere bada" jaialdia, Marotok adierazi duenez. Gainera, hirian duen ondorio ekonomikoaz aritu da: bi milioi euroko irabaziak uzten ditu, esan duenez.
Alfonso Santiago jaialdiko zuzendariak Azkena Rock jaialdiaren garrantziari buruzko beste datu ekonomiko bat jarri du mahai gainean: jaialdiaren eragin ekonomikoa hirian lau edo bost milioi eurokoa da. Diru kopuru hori Gasteizko udalak Estatu, nazioarteko zein hedabide lokaletan bere irudia hedatzeko gastatzen duenaren balio berekoa da.
Zentzu horretan, Azkena Rockek "inoiz baino gehiago" udalaren babesa behar duela esan du, Udalak ematen duena baino askoz diru gehiago uzten baitu hirian. Santiagok 44.000 lagun espero ditu Gasteizen.
Mendizabalako esparrua beranduago irekiko dute, 19:00etan, jendeari hiriaz gozatzeko aukera emateko. Krisi ekonomikoak antolatzaileei ere eragin die, ohikoa baino talde gutxiago baitaude biran eta Estatu Batuetako taldeak kontratatzea zailagoa da. Black Sabbathentzat ordezkoak bilatzea ezinezkoa izan da (Tony Iommy gitarra-jotzailearen osasun arazoak direla medio, bira bertan behera utzi behar izan dute).
Beraien ordez, Ozzy & Friends izango dira, Black Sabbathen hainbat kantu taularatuz. Halere, hainbat urte zeramatzaten Status Quo eta Twisted Sister taldeen atzetik eta aurten lortu dute Gasteizko Mendizabalako esparrura ekartzea.
Gainera, kontzertu "esklusiboak" izango dira, My Morning Jacketena kasu. Kartelaren letra "txiki eta ertainean" hainbat talde daude eta ezustekoak espero dituzte.
Azkena Rock Festival jaialdiaren 11. edizioak rockaren 44.000 zaletu hartuko ditu Arabako hiriburuan ekainaren 14tik 16ra. Iazko edizioan baino 11.000 lagun gutxiago espero dituzte eta hirian bi milioi euroko irabaziak utiko dituzte. Antolatzaileak (Last Tour International enpresa eta Gasteizko udala) prentsa aurrean izan dira. Udalak 260.000 euroko aportazioa egiten du eta Javier Maroto alkateak esan duenez, "baldintzarik gabeko" babesa du jaialdiak kultura eta turistak erakartzen baititu. "Ez da musika edo kultura soilik, hiriaren ikurra ere bada" jaialdia, Marotok adierazi duenez. Gainera, hirian duen ondorio ekonomikoaz aritu da: bi milioi euroko irabaziak uzten ditu, esan duenez. Alfonso Santiago jaialdiko zuzendariak Azkena Rock jaialdiaren garrantziari buruzko beste datu ekonomiko bat jarri du mahai gainean: jaialdiaren eragin ekonomikoa hirian lau edo bost milioi eurokoa da. Diru kopuru hori Gasteizko udalak Estatu, nazioarteko zein hedabide lokaletan bere irudia hedatzeko gastatzen duenaren balio berekoa da. Zentzu horretan, Azkena Rockek "inoiz baino gehiago" udalaren babesa behar duela esan du, Udalak ematen duena baino askoz diru gehiago uzten baitu hirian. Santiagok 44.000 lagun espero ditu Gasteizen. Mendizabalako esparrua beranduago irekiko dute, 19:00etan, jendeari hiriaz gozatzeko aukera emateko. Krisi ekonomikoak antolatzaileei ere eragin die, ohikoa baino talde gutxiago baitaude biran eta Estatu Batuetako taldeak kontratatzea zailagoa da. Black Sabbathentzat ordezkoak bilatzea ezinezkoa izan da (Tony Iommy gitarra-jotzailearen osasun arazoak direla medio, bira bertan behera utzi behar izan dute). Beraien ordez, Ozzy & Friends izango dira, Black Sabbathen hainbat kantu taularatuz. Halere, hainbat urte zeramatzaten Status Quo eta Twisted Sister taldeen atzetik eta aurten lortu dute Gasteizko Mendizabalako esparrura ekartzea. Gainera, kontzertu "esklusiboak" izango dira, My Morning Jacketena kasu. Kartelaren letra "txiki eta ertainean" hainbat talde daude eta ezustekoak espero dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da