Gasteizko jazz jaialdia, azken txanpan
ong>Gazteizko jazz jaialdiaren 36. edizioa azken txanpan sartu da. Fred Hersch piano-jotzailea Gasteizen izango da ostiral honetan, azken hamarkadetako jazz berritzaileenetako batekin. Mendizorrotzan izango da emanaldia.
Agertokia horretan, halaber, Path Metheny ere arituko da zuzenean. Jazz munduko gitarra-jotzaileen artean legenda eta erreferente da Metheny, eta 80ko hamarkadatik gaur egun arte gitarra-jotzaile originalen artean dago.
Sonny Rollins, goi-mailako amaiera aurtengo jaialdian
Sonny Rollins handiak itxiko du aurten Gasteizko Jazzaldia, Estatu mailako zuzeneko bakarrarekin. Europan uda honetan eskainiko duen hiru kontzertuetako bat da Gasteizkoa.
Amaiera, jazz aste bizi baten ondoren
Sweet Honey in the Rock taldearen gospel doinuek jaialdia ireki ondoren, Joe Lovano eta Dave Douglas jazz modernoaren bi maisuen zuzenekoa izan zen entzungai asteartean. Joshua Redmanen saxoak distira egin zuen asteazkenean, eta Gilberto Gilen bossa novak gasteiztarrak limurtu ditu ostegunean.
Zure interesekoa izan daiteke
The National taldeak Donostian emango duen kontzertuaren xehetasunak kontatu dizkigu
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko