Mikel Laboa katedra aurkeztu du EHUk
EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bidez bultzatua, Mikel Laboa Katedra aurkeztu dute ostiral honetan, Donostiako campusean. Horren helburu nagusia euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea eta gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea da.
Ekimen horri lotuta emango dituzten diru-laguntzen artean, garrantzitsuenetakoa ikerketarako erabiliko dena izango da. Horrela, tesia garatzeko hiru urteko kontratua eskainiko dute, eta, Mikel Laboari buruzko lanek lehentasuna izango duten arren, deialdi irekia izango da.
Horrez gain, master amaierako lanak babesteko hiru mila euroko hiru diru-laguntza emango dituzte.
EHUren helburua arlo artistikoa sustatzea ere bada, eta hiruna mila euroko diru-laguntzak emango dituzte arte plastikoetarako eta antzerkigintzarako.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko