Musika eta umorea, Victoria Eugenia antzokian, igandera arte
"Barrockeros" musika ikuskizun berritzailean, Jose Manuel Zapatak (tenorea), Juan Francisco Padillak (gitarra eta lauda) eta Ruben Rubiok (zango-biola eta gitarra) musika barrokoa eta rock garaikidea nahasten dute.
Antzezlanaren jatorria azaltzeko esan dutenez, musika guzti-guztia izan da noizbait garaikidea eta, gisa berean, unean uneko musika garaikidea “zaharkitutzat” hartu dute uneren batean, urteak joandakoan. Hartara, aurreiritziak alboratuta, Beethoven, Mozart eta Rossiniren lanak Queenen, The Beatlesen eta Iron Maidenen doinuekin nahasten dituzte, besteak beste, hiru musikariok ordubete eta laurdenez.
Ikuskizuna gaztelaniaz da, eta lau saioetarako sarrerak salgai daude, 28, 24 eta 20 euroan. 20:00etan taularatuko dute ikuskizuna, lau egunetan.
“En verdad os digo”
Bestalde, abuztuaren 7 eta 8an (22:30) eta 9 eta 10ean (23:30) Goyo Jimenez umoregileak “En verdad os digo” bere bakarrizketa saio berria estreinatuko du. Sarrerak 14 eta 22 euro artean erosi ahal dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da