Fito & Fitipaldis Iruñean arituko da ekainaren 12an
Apirilaren 24an ekingo dio Fito & Fitipaldisek "Huyendo conmigo de mi" biraren bigarren zatiari.
Bien bitartean, Fito Cabralesek zuzendutako taldeak kontzertu berriak iragartzen jarraitzen du, tartean, Iruñeko Zezen Plazan ekainaren 12an eskainiko duena.
Oraindik, ordea, ez dute aipatutako zuzenekorako sarreren salmentari buruzko xehetasunik eman. Aurki bidaliko dituzten prentsa-oharretan zabalduko omen dute sarreren gaineko informazioa.
Luxuzko gonbidatua
Los Zigarros taldea ez ezik, No Te Va A Gustar uruguaiarrak ere arituko dira Fitorekin batera Monumental zezen-plazan.
19:45ean irekiko dituzte bertako ateak, eta ordu erdi geroago igoko da agertokira Los Zigarros. No Te Va A Gustar taldearen emanaldia, berriz, 21:30ean hasiko da. Bukatzeko, 22:30ean aterako da oholtzara Fito & Fitipaldis.
Data gehiago
Aspaldi iragarri genuenez, ekainaren 13an Irunen izango dira kantu berriak aurkezten, eta Barakaldo urriaren 24an bisitatuko dute. Horiexek dira Euskal Herrian gaur-gaurkoz iragarritako datak.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko