Oskorrik gaur ekingo dio agur birari, Getxon
Oskorri taldeak gaur ekingo dio 45 urteko ibilbideari amaiera emango dion "Hauxe da despedidia!" agur birari; zehazki, Folk Getxo jaialdiaren barruan eskainiko du kontzertua, 20:00etatik aurrera. Gaurko kontzerturako sarrerak agortuta daude.
Gaurkoaren ondotik, folk taldea zuzenean ikusteko beste sei aukera izango dira:
Baionan, urriaren 10ean, 18:00etan, Lauga kiroldegian
Vitoria-Gasteizen, urriaren 17an, 20:30ean, Aitzina Folk jaialdian
Donostian, urriaren 25ean, 20:30ean, Victoria Eugenian
Iruñean, azaroaren 7an, 20:00etan, Baluarten, Nafarroa Oinezen alde
Maulen, azaroaren 14an, 18:30ean, Jai Alai frontoian
Bilbon, azaroaren 22an, 19:30ean, Arriaga antzokian
Oskorrik 45 urteko ibilbide oparo eta etengabea itxiko du horrela. Gabriel Arestiren hauspo zorrotz eta indartsuaren laguntzaz diktadurapean jaio zen proiektuak 3.000 kontzertu eman eta 500 kantu grabatu ditu harrezkero.
Euskal tradizio literario eta musikala denon eskura jarri du taldeak ia mende erdiko ibilian, eta euskal belaunaldi askoren soinu-banda izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko