''Irun meets New Orleans''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fermin Muguruzak disko berria grabatu du New Orleansen

Musikari irundarrak Louisianako hirira, mundu osoko hiriburu musikaletako batera, jo du, bertako musikariekin disko bat grabatu eta dokumental bat filmatzeko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Doug Belote bateria, Fermin Muguruzak New Orleansen grabatutakoaz

Katrina urakanak New Orleans astindu, hiria nolabait berriz hastera kondenatu eta hamar urtera, Fermin Muguruza Louis Armstrong, Wynton Marsalis, Phil Anselmo (Pantera) edo Lil Wayne musikarien jaioterrira joan da, Jonathan Freilich ekoizlearen zuzendaritzapean bertako musikariekin 10 kantuz osatutako diskoa grabatzera.

Euskal Herria Jamaika Clash diskoa grabatzeko Jamaikara egin zuen bezala, disko berri honetan pauso bat aurrera egiteko munduko beste musika hiriburu batera, Mardi Grasen hirira, jo du oraingoan irundarrak.

Irun meets New Orleans lanean, gainera, Fermin Muguruzaren ibilbideko 10 kanturen ikuspegi berri bat ez ezik, Nola? dokumentala ere aurkitu ahal izango dute zaleek. Lan horretarako, kameraren atzealdera lerratu da berriz Muguruza, besteak beste Al Jazira katearentzat arabiar musikari buruz filmatutako lanetan egin zuen bezala.

Diskoa abenduaren 3an egongo da kalean.

fermin muguruza new orleans

610x342.jpg" />

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin

"Atzar gaiten" bere azken albumeko abestiak kantatzen entzun dugu igande honetan Erramun Martikorena Baigorrin Osasun arazoak dituen arren, 83 urterekin pozik agertzen da beti taula gainean. Ia mende erdiz, Euskal Herri osoan ibili da, baita Estatu Batuetan ere. Garai batean 35 kantaldi eskaini ohi zituen urtero, baina orain askoz gutxiago. Horregatik publikoak ez du huts egiten bere emanaldietan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X