Kraftwerk taldea, zortzi gauez Bilboko Guggenheimen
Guggenheim Bilbao Museoak Kraftwerk talde alemaniarraren zortzi kontzertu hartuko ditu 2016ko urriaren 7tik 14ra bitartean; horrela emango die hasiera museoak 20. urteurrenaren ospakizunei.
Musika elektronikoaren aitzindari den taldeak The Catalogue – 1 2 3 4 5 6 7 8 aurkeztuko du, zortzi gauek segidan, Atrioan. Emanaldi horietan, taldeak bere doinuak eta ikusizko esperimentazioa aurkeztuko ditu, ordena kronologikoan eta hiru dimentsioko efektuak baliatuz.
Kontzertuak
Kraftwerken zuzeneko kontzertuak “ikus-entzunezko emanaldien, soinu digital garbi-garbiaren eta hiru dimentsiotako proiekzioen sinkronizazio bikaina” dira, antolatzaileen arabera.
Soinua eta irudia uztartzen dituzten kontzertu horiek taldearen lau hamarkadetako ibilbidea eta tarte horretan egindako berrikuntza musikal eta teknologikoak agerian ipiniko dituzte. Gauero, argitaratutako ordenan interpretatuko dituzte orain arteko diskoak:
Autobahn (1974) – urriak 7
Radio-Activity (1975) –urriak 8
Trans Europe Express (1977) – urriak 9
The Man-Machine (1978) –urriak 10
Computer World (1981) – urriak 11
Techno Pop (1986) – urriak 12
The Mix (1991) – urriak 13
Tour de France (2003) – urriak 14
Sarrerak
Kontzertuetarako txartelak otsailaren 9ko 10:00etatik aurrera, izango dira salgai, 70 euroko prezioan, doctormusic.com eta ticketmaster.es webguneetan
Gehienez lau sarrera erosi ahalko dira lagun bakoitzeko, eta Kraftwerk taldeak eskatu du erosle bakoitzak kontzertu bakar baterako sarrerak bakarrik erosteko aukera izatea.
Kraftwerk
Kraftwerk musika elektronikoaren aitzindari izan zen, eta askotariko musika-generoetan eragina izan du, besteak beste, elektroan, hip hopean eta teknoan.
Albiste gehiago musika
Ura Bere Bidean kontzertua Donostiara iritsiko da
“Kantuz” ikuskizunak Euskadiko Orkestrako musikariak eta 25 euskal artista eta talde batuko ditu abenduaren 13an, Illunben: Süne, Neomak, Amak, Olatz Salvador, Sua, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, Iñigo Etxezarreta (ETS), Gozategi, Sorotan Bele, Su Ta Gar, Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Urko…
Pello Reparaz: "Mitoaroa II Iruñekoa baino lan serioagoa da, eta politikoagoa"
Joan den urtarrilean Navarra Arenan lortutako arrakastaren ondoren, egun gutxi falta dira Zetak taldeak datorren asteburuan Illunben eskainiko duen Mitoaroa ikuskizunaren hiru egunetarako. Pello Reparazek aurreratu digunez, Navarra Arenako Mitoaroaren prekuela izango da eta berrikuntza ugari izango ditu.
Tomatitok eta Antonio "El Turry"k flamenko doinuz bete dute Iruñea
Tomatitoren gitarra eta Antonio "El Turry" kantariaren ahotsa Iruñeko kaleetan entzun dira gaur. Udaletxeko plazan aritu dira, Flamenco on fire jaialdiaren baitan.
Hil egin da Manuel de la Calva, Duo Dinamicoko kidea, 88 urte zituela
Abeslaria Madrilgo Anderson Ospitalean hil da, 1958tik haren bikotekide artistikoa den Ramon Arcusak adierazi duenez.
“Nizugu” opera estreinatuko du Musika Hamabostaldiak
70 interprete igoko dira agertokira “publiko guztientzako moduko opera elebidunean”, Easo Abesbatzak eta Hamabostaldiak bultzatu duten seigarren ekoizpenean.
Sama Abdulhadi, Octave One eta Helena Hauff, Dantz Festival jaialdiko kartelburuak
Musika elektronikoko Donostiako jaialdiaren bederatzigarren edizioa abuztuaren 29an eta 30ean egingo dute, Miramongo anfiteatroan.
Gatibuk dantzan jarri ditu Bilboko Aste Nagusian bildutako jarraitzaileak
Gernikako taldeak giro paregabea sortu du Europa parkean, ostegun gauean eskainitako kontzertuan, jarraitzaileei agur esateko biraren baitan, oholtzatik betiko jaitsi aurretik.
Duplak eta Janus Lesterrek estreinatu zuten Abandoibarrako eszenatokia
Artista arabarrek eta bakarlari nafarrak dantzan jarri zuten Guggenheim ondoko eremua.
Mosku dantzan jarri du Fermin Muguruzak
Fermin Muguruzak kontzertu jendetsua eskaini du bart Irunen, bere jaioterrian. Artista irundarrak bere errepertorio zabalaren errepasoa egin du.
Irailean Illunben emango dituen hiru kontzertuetarako edukiera handitu du Zetakek
Sarrera berriak abuztuaren 14ko 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri, salmenta-kanal ofizialen bitartez.