Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ura Bere Bidean kontzertua Donostiara iritsiko da

“Kantuz” ikuskizunak Euskadiko Orkestrako musikariak eta 25 euskal artista eta talde batuko ditu abenduaren 13an, Illunben: Süne, Neomak, Amak, Olatz Salvador, Sua, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, Iñigo Etxezarreta (ETS), Gozategi, Sorotan Bele, Su Ta Gar, Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Urko…
UBB Ura Bere Bidean
Ura Bere Bidean proiektuaren aurreko emanaldi bat

Ura Bere Bidean proiektua Donostiara iritsiko da abenduan; hilaren 13an, Illunbera, hain zuzen ere. Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestrako musikariek, Euskal Herriko 25 artista eta taldek eta hainbat abesbatzak bat egingo dute agertoki gainean, kantu ezagunen bertsio sinfonikoak jo eta kantatzeko.

Ipuskoaren milurtekoaren ospakizunaren barruan, artista hauek hartuko dute parte emanaldian: Süne, Eider, Neomak, Amak, Idoia, Maren, Olatz Salvador, Nøgen, Sua (Ane Barrenetxea), Eñaut Elorrieta, Skakeitan (Pello Armendariz), Xabi Solano, En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Zea Mays (Aiora eta Piti), Gozategi, Betagarri (Iñaki Ortiz de Villalba), Mikel Urdangarin, Leihotikan, Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele, Su Ta Gar (Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida), Doctor Deseo (Francis), Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Urko.

Abenduaren 13rako, larunbaterako, sarrerak Ura Bere Bidean komunitatearentzat (aurreko kontzertuetarako sarrerak erosi edo webgunean izena ematen dutenentzat) egongo dira eskuragarri lehenik, irailaren 3an, asteazkena, 10:00etan; publiko orokorrarentzat hurrengo egunean, irailak 4, 10:00etan.

Sarreren eskari handia egonez gero, arduradunek iragarri dute abenduaren 12an, ostirala, bigarren saioa egingo litzatekeela. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

The Bad Plus taldeak bere agur-birako azken kontzertuetako bat eskaini du Gasteizko Jazzaldian

The Bad Plus taldeak Gasteizko Jazzaldian eskaini zuen bere agur-birako azken kontzertuetako bat. Talde estatubatuarra 26 urte, 16 disko eta milaka emanaldiren ibilbideari amaiera ematean ari da, eta jaialdiaren 49. edizioko azken eguneko hitzordu hunkigarrienetako baten protagonista izan zen. Giant eta Anthem for the Earnest kantek Mendizorrotzako publikoa hunkitu zuten.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari

Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari, hiru egunetan Kobetamendi belaunaldien, kulturen eta musika ulertzeko moduen arteko topagune bihurtu ondoren. 112.500 pertsonak baino gehiagok gozatu dute aurtengo programazioaz, aniztasun artistikoak eta hiriaren zein naturaren arteko loturak sendotuz. Jaialdiak nazioarteko izaera baieztatu du, Bilborekin eta hurbileko talentuarekin duten lotura estua galdu gabe.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X