Irailean Illunben emango dituen hiru kontzertuetarako edukiera handitu du Zetakek
Sarrera berriak abuztuaren 14ko 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri, salmenta-kanal ofizialen bitartez.
Zetak talde nafarrak asteazken honetan iragarri duenez, Donostiako Illunbe zezen-plazan irailaren 5ean, 6an eta 7an emango dituen kontzertuetarako sarrera gutxi batzuk gehiago jarriko ditu salgai. Edukieraren birplanteamendua egin ondoren hartu dute erabakia, eta horri esker, pistako toki gehiago egokitu ahal izan dira.
Mitoaroa ikuskizunaren bigarren atalerako sarrerak ordu gutxitan agortu ziren urtarrilean salgai jarri zirenean, urte hasieran Nafarroa Arenan egindako lehen zatiaren arrakasta historikoaren ondoren. Guztira, hiru hitzorduetan 40.000 pertsona biltzea espero da.
Illunbeko kontzertuetarako hiru aste falta dira, eta Zetak taldeko kideek aitortu dute dena dutela prest “euskarazko musikaren historian zuzeneko indartsuenetako bat eskaintzeko”.
Sarrera berriak abuztuaren 14ko 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri, salmenta-kanal ofizialen bitartez.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko