Azkena Rock Festival jaialdiko kontzertuak, egunez egun
Ekainaren 17an eta 18an Gasteizen egingo duten Azkena Rock Festival jaialdiak atzo itxi zuen aurtengo edizioko kartela, eta gaur bertan eman du kontzertuen banaketaren berri.
Fields of the Nephilim, The Vintage Caravan eta Sumisión City Blues taldeen zuzenekoak iragarri ostean, egun bakoitzean kartela nola geldituko den zehaztu dute.
Ostiralean, ekainaren 17an, Primal Scream eta Danzig igoko dira oholtza gainera, eta egun bat geroago aseko du The Who taldeak jarraitzaileen rock egarria. Larunbatean, Imelda May, Radio Birdman eta Refused taldeen txanda ere izango da.
Egunez eguneko banaketa

Sarrerak
Bi eguneko bonua 76 euroan dago salgai, eta 10 euro gehiago ordainduta bertan kanpatzeko aukera izango dute Azkena Rockera joaten direnek.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da