Dave Douglas Donostiako Jazzaldira itzuliko da, uztailaren 21ean
Dave Douglas tronpetari ezagunak, jazz garaikideko izar nagusietako batek, 51. Jazzaldian joko du, uztailaren 21ean, 19:30ean, Kursaaleko terrazetan.
Oraingoan, High Risk laukotearen buruan dator Douglas, Shigeto (elektronika), Jonathan Maron (baxu elektrikoa eta baxu sintetizatua) eta Ian Chang (bateria) lagun dituela. Jazza eta musika elektronikoa uztartzen dituzten joera modernoenen abangoardian kokatzen dute adituek High Risk laukotea.
Douglas 1994, 2002, 2009, 2011 eta 2013. urteetako Jazzaldietan egon da, batzuetan lider modura eta proiektu koralagoetan beste batzuetan (Tea for 3 izenekoan, adibidez, Enrico Rava eta Avishai Cohen tronpetariekin) eta argi utzi du nonahi jotzeko gai dela.
Bestalde, John Nemeth & The Blue Dreamers Agertoki Berdean arituko dira uztailaren 21ean, 23:55ean. Zappek utzitako hutsunea beteko dute, honek ez baitu azkenean Jazzaldian joko.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da