maiatzaren 30ean, San mamesen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guns N'Rosesen kontzerturako sarrerak, agortzeko zorian

'Golden Circle' sektoreko sarrerak dagoeneko salduta daude denak, eta pistarakoak eta tribunetarakoak agortzear daude.
Argazkia: Guns N'Roses
Argazkia: Guns N'Roses

Guns N'Roses estatubatuar taldeak maiatzaren 30ean Bilbon eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortzeko zorian daude, Last Tourretik iragarri dutenez.

Horren ildotik, 'Golden Circle' sektoreko sarrerak dagoeneko salduta daude denak, eta pistarakoak eta tribunetarakoak agortzear daude.

Sarrerak hilaren 9an jarri zituzten salgai, eta lehen 10 orduetan erdiak baino gehiago saldu zituzten.

Guns N'Rosesen kontzertua 21:30ean hasiko da, baina 20:00etatik talde gonbidatu bat arituko da.

Sarrerak honako webguneetan eros daitezke ticketea.com, lasttour.net eta gnrbilbao.com.

Albiste gehiago musika

Gehiago kargatu