“Los esclavos felices”
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bieitok Arriaga musikariaren omenezko ikuskizun batekin debutatuko du

Arriaga antzokiko zuzendari artistikoak Juan Crisostomo Arriaga musikariari buruzko bi eguneko ikuskizuna prestatu du, urtarrilaren 27 eta 28rako. Bizitzari buruzko hausnarketa da.
Bizitzari buruzko hausnarketa da "Los esclavos felices"
Bizitzari buruzko hausnarketa da "Los esclavos felices"

Calixto Bieito Arriaga antzokiko zuzendari artistikoak “Los esclavos felices” ikuskizunarekin egingo du debuta Bilboko espazio horretan. Juan Crisostomo Arriaga musikariari eginiko omenaldia da ikuskizuna, “bizitzaren absurdoaren” inguruko hausnarketa plazaratzen duena.

Bieitok asmatutako ikuskizuna bi egunetan gauzatuko dute, ostiralean, hilak 27, eta larunbatean. Lehenengo jardunaldian hiru hari laukotek hartuko dute parte, eta Arriagaren lanak joko dituzte, antzokiko hainbat aretotan. Espazio horietan, kartoi zuriko kutxa batzuk paratuko dituzte, Sarah Derendinger artistak bertan irudiak proiekta eta mezuak idatz ditzan.

Larunbatean, hilak 28, Arriagaren lan sinfoniko eta bokalen errepresentazioa egingo dute, antzokiko agertokian, besteak beste Marta Ubieta eta Naroa Intxausti euskal sopranoek.

Bi abeslariek Bilboko Abesbatzako gizon korua eta Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikariak izango dituzte lagun.

Calixto Bieitok Arriaga miresten duela adierazi du, eta “emozio piloa transmititzen zituen konposatzaile itzela” izan zela erantsi. “Los esclavos felices” izenburuak Goethe aleman poeta erromantikoaren esaldi bat du oinarri, Bieitok azaldu duenez: “Ez dago esklabo handiagorik, ez izanda ere bere burua libretzat duen hori baino”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X