Ekainak 23-24
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkena Rock Festivalek egunez eguneko kartela aurkeztu du

John Fogerty izango da buru ostiralean, eta Chris Isaak larunbatean. Egun baterako sarrerak salgai jarri dituzte; 45 euro (gehi gastuak) ordaindu beharko dira, apirilaren 5era arte.
John Fogerty
John Fogerty

Behin kartela itxita, Azkena Rock Festival Gasteizek ekainaren 23 eta 24an hartuko duen jaialdiak egunez egun zer artistak joko duten iragarri du gaur.

John Fogerty izango da ostiraleko musika jardunaldiaren burua. Estatubatuarrak Creedence Clearwater Revival mitikoen kantu gogoangarriak eramango ditu Mendizabalara, eta, besteak beste, Cheap Trick eta Hellacopters egongo dira berarekin batera.

Larunbata Chris Isaaken eguna izango da, 2010eko bisitaren ostean berriz egongo baita kaliforniarra Gasteizko rock jaialdian. Egun horretan, baina, The Cult, Union Carbide Productions eta Michael Kiwanuka ere arituko dira, besteak beste.

Jaialdiak, gainera, egunez eguneko sarrerak jarri ditu salgai: 45 euroko prezioa (gehi gastuak) izango dute apirilaren 5era arte, eta bi eguneko bonuaren behin betiko prezioa 98 eurokoa izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

The Bad Plus taldeak bere agur-birako azken kontzertuetako bat eskaini du Gasteizko Jazzaldian

The Bad Plus taldeak Gasteizko Jazzaldian eskaini zuen bere agur-birako azken kontzertuetako bat. Talde estatubatuarra 26 urte, 16 disko eta milaka emanaldiren ibilbideari amaiera ematean ari da, eta jaialdiaren 49. edizioko azken eguneko hitzordu hunkigarrienetako baten protagonista izan zen. Giant eta Anthem for the Earnest kantek Mendizorrotzako publikoa hunkitu zuten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X