Mark Lanegan eta Tyler Bryant, Guns N’ Rosesekin batera Bilbon
Guns N’ Rosesek iragarri duenez, Mark Lanegan eta Tyler Bryant izango dira beren gonbidatuak, maiatzaren 30ean San Mames estadioan eskainiko duten kontzertuan.
Talde mitikoak “Not in this lifetime” biraren barruan eskainiko du Bilboko kontzertua, eta, hainbat urteko ezadostasunen ondoren, bere formazio klasikoko hiru kide, Axl Rose, Duff McKagan eta Slash, elkarrekin arituko dira.
Europako birako gainerako kontzertuetan, beste hainbat talde izango dituzte losangelestarrek lagun giroa berotzen: Royal Blood, Phil Campbell & The Bastard Sons, Pretenders, Wolfmother, Backyard Babies, Biffy Clyro, The Darkness eta Michael Monroe.
Kontzertua, San Mames berriak hartuko duen lehenengoa, maiatzaren 30ean izango da, eta sarrerak daude oraindik salgai.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da