'Forever' Michael Jackson omentzeko ikuskizuna, Bilbon, Donostian eta Iruñean
“Forever” ikuskizun musikala, Michael Jacksonen familiaren bermea duen omenaldi bakarra, Bilbon, Donostian eta Iruñean taularatuko dute 2018an. Lehen hitzordua ekainaren 22an izango da Euskalduna jauregian, Bilbon, 2012an ikuskizuna 14.000 lagunek ikusi zuten espazio berean.
Carlos Lopez buru dela Summum Musicek ekoitzita, ikuskizunaren zuzendariak Jesus Sanz eta Yolanda Torosio koreografoa dira, eta, horien esanetan, hainbat abeslarik, dantzarik, musikarik eta breakerrek Michael Jacksonen (Alex Blancok egiten du berarena) obraren onena interpretatzen dute.
Antolatzaileen esanetan, ikuskizunak Poparen Erregearen kanturik arrakastatsuenak aurkezten ditu, zuzenean aritzen diren musikariak eta dantzariak uztartuz eta efektu bereziak gehituta.
Donostian, Kursaalen, azaroaren 10ean ikusi ahalko da “Forever”, eta Iruñean, Baluarten, azaroaren 24an.
Zure interesekoa izan daiteke
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da