93 proposamen guztira, mitoa eta tradizioa ardatz izango dituen Hamabostaldian
Musikaren, mitoaren eta tradizioaren arteko harremana izango da Donostiako 79. Musika Hamabostaldiaren programazioaren ardatza, abuztuaren 2tik irailaren 1era. 93 proposamen eskainiko dituzte, 11 ziklotan.
Donostiar jaialdiaren kartelean, lehen mailako taldeak ageri dira: Budapest Festival Orchestra, NDR Philharmonie Hanburgokoa, Rotterdams Philharmonisch Orkest eta WDR Sinfonieorchester Koloniakoa.
Sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai, Hamabostaldiaren Lagunei erreserbatutako epea bukatutakoan, guztira aurreikusitakoaren % 42 dagoeneko bildu dutela.
La Fura dels Bausek abiatuko du Hamabostaldia abuztuaren 2an, “Kreazioa” Haydnen lanean oinarritutako ikuskizunarekin, hirian zehar publiko guztiarentzako 13 kontzertu eta ikuskizun zabalduko dituzten egunean.
Gainera, Amoriak, Katia eta Marielle Labeque ahizpen kontzertuak, euskal musika omenduko du abuztuaren 29an, Kursaalen.
Dantza Arantzazura helduko da: Kukai taldeak Adio aurkeztuko du, toki horretarako berariaz egokitutako lana, “Oskara”, “Erritu” eta beste lan berri batzuen zatiak eta lan berriak uztartzen dituena.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da