Julian Lage, Kenny Barron eta Paquito D'Rivera, Getxoko jazz jaialdian
Kenny Barron pianistak, Paquito D'Rivera klarinete eta saxo jotzaileak eta Julian Lage gitarra jotzaileak Getxoko 43. Jazzaldiaren saio nagusien eskaintza osatu dute, Andrea Motis eta Madeleine Peyroux aurretik iragarritako artistei gehituta. Bizkaiko udalerriko jazzaldiak 16 saio hartuko ditu uztailaren 3tik 7ra, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Uztailaren 4an, Julian Lage (1987, Santa Rosa, Kalifornia) arituko da, "Love Hurts" diskoa aurkezten.
Biharamunean, uztailaren 5ean, Kenny Barron (1943, Philadelphia, AEB) eskarmentu handiko pianistaren txanda izango da; Dizzy Gillespieren boskoteko kidea izan zen, besteak beste.
Azkenik, Paquito D'Riverak (1948, Marianao, Habana) itxiko du Getxoko Jazzaldia, uztailaren 7an. Jazz, bebop eta musika klasiko eta latinoko 30 disko baino gehiago grabatu ditu D'Riverak, eta 12 Grammy sari irabazi ditu. Getxon zazpikotean arituko da, "Cariberian Tour" biran murgilduta. Falla, Albeniz, Rodrigo eta Tarrega konpositoreen piezak eta fado portugaldar onenak latin jazzera moldatzen.
Jazzaldirako sarreren salmenta maiatzaren 2an hasiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da