Abuztuak 1-31
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ainhoa Arteta, Lucia Lacarra eta Juanjo Mena Hamabostaldira itzuliko dira

Bere lehen urratsak hartu zituen jaialdira itzuliko dira hiru artistok “Madame Butterfly”rekin, “Antigona” Victor Ullate Balleten ikuskizunarekin eta London Philarmonic Orchestrarekin hurrenez hurren.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gaur aurkeztu dute 80. edizioaren programazio osoa

Donostiako Musika Hamabostaldiak hainbat keinu egingo dizkio bere historiari 80. edizioan, abuztuaren 1etik 31ra. Ainhoa Artetak, Lucía Lacarrak eta Juanjo Menak, esaterako, jaialdian eman zituzten lehen urratsak, eta Donostiara itzuliko dira, “Madamme Butterfly” operarekin, Víctor Ullate Ballet konpainiaren “Antígona” ikuskizun berriarekin eta London Philharmonic Orchestrarekin.

Gaur egindako aurkezpenean, halaber, antolatzaileek nabarmendu dituzte “El castillo de Barba Azul” Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ikuskizuna, Bartoken opera bertsio formatuan (abuztuak 24), eta Tom Johnsonek idatzitako “Lau noten opera”, Tabakalerako Patioan gozatu ahal izango dena.

Gainera, Orchestre de Paris (programa bikoitza, abuztuaren 20 eta 21ean), Khatia Buniatishvili pianista, Ballet Flamenco de Andalucía, Bremengo Deutsche Kammerphilarmonie eta Mahler Chamber Orchestra (Kursaal auditorioko kontzertu sinfonikoak abiatuko ditu, Jacob Hrusa zuzendari txekiarraren gidaritzapean ) ere Donostian izango dira. Eta Donostiako Orfeoiak, Hamabostaldiko klasikoetako batek ere ez du hutsik egingo.

Antzeztutako opera hitzorduarekin leial, 80. Musika Hamabostaldiak Pucciniren “Madame Butterfly” programatu du abuztuaren 13 eta 15erako, Palau de les Arts de Valenciaren ekoizpenean. Ainhoa Arteta sopranoak emango dio ahotsa protagonistari.

Bestalde, Víctor Ullate Ballet arduratuko da Kursaal Auditorioko dantza hitzordu tradizionalaz. “Antígona” (abuztuak 17 eta 18) da haien produkzio berria, eta Lucía Lacarrak interpretatuko du paper nagusia.

Azkenik, abuztuaren 30 eta 31n, London Philharmonic Orchestrak piano ziklo nabarmenena interpretatuko du, Beethovenen kontzertuak hain zuzen, Juanjo Menaren zuzendaritzapean eta Javier Perianes pianistarekin.

Jaialdiak 90 proposamenetik gora eskainiko ditu, hamar ziklo izango dira eta Donostian, Gipuzkoako hainbat herritan, Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian izango dira emanaldiak.

Publiko orkorrarentzako salmenta bihar, ekainak 4, hasiko da, 11:30etik aurrera, webgunean. Era berean, Kursaaleko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan erosi ahal izango dira sarrerak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X