Berri Txarrak Lagunartean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Toni Mejías: 'Berri Txarrak arriskua, bere burua berrasmatzea, lana eta pasioa dira'

Los Chikos del Máiz valentziar rap taldeko kideetako bat, Toni El Sucio, agertoki gainean egongo da Berri Txarrak Lagunartean kontzertuan. Lekunberriko hirukoteari buruz hitz egin dugu berarekin.
Toni Mejías, Toni El Sucio, (ezkerra) Kobetako kontzertuko gonbidatuetako bat izango da

Noiz izan zenuen Berri Txarraken berri? Zein dira zure lehen oroitzapenak taldearen inguruan?Berri Txarrak nerabezaroan ezagutu nituen, beste talde asko bezala, kasualitatez. “Denetik” izenburua jartzen genien garai hartan gailentzen ziren rock taldeak grabatzeko erabiltzen genituen CD horietako batean izan zen.Geroago hasi nintzen taldea gehiago gozatzen. Beraien musika Internet bidez jaso ahal izateak eta hitzak itzulita irakurtzeak lagundu zidan. Beste talde batzuekin gertatu zaidan bezala, adinean aurrera egin ahala berraurkitu ditut eta beraien lana aintzat hartzen ikasi dut. Kantu solte batzuk entzutetik Jaio.Musika.Hil nire disko gogokoenen zerrendan izatera pasatu nintzen.Zer azpimarratuko zenuke taldearen ibilbidetik? Nola azalduko zenioke Berri Txarrak zer den ezagutzen ez dituen norbaiti?Berri Txarrak arriskua, bere burua berrasmatzea, lana eta pasioa dira. Nahiz eta kantu berri batzuk entzun eta “Berriren soinua dute” esan dezakezun, batik bat azken diskoetan berrikuntzak egiteko eta estilo berriekin probatzeko gauza izan dira, inoiz ere bere marka izateari utzi gabe.Mundu honetan zaila da kritikarik jaso gabe zure bidetik irtetea, baina eurek hori egin dute, horri esker hazi dira eta errespetu are handiagoa izateko balio izan die. Eta ez dira biran munduko beste aldera joateko beldur, nahiz eta jakitun diren horrek diru galerak ekarriko dizkiela, aurretik jartzen dutelako musika eta beren doinuak noranahi eraman ahal izatea. Bejondeiela! Ni neu ere ez dakit ausartuko ote nintzatekeen. Ez da beti erraza izaten horrenbeste urteren ondoren pasio horrekin bizitzea."Tu escuchas a Vetusta Morla / yo a Kop y Berri Txarra" dio taldearen kantu batekEzagutzen ez dituenari esango nioke azken urteotako rock talde europarren artean kalitate handiena duenetako bat direla. Eta uste dut ez naizela ezer puzten ari. Gertatzen dena da beti ematen diogula balio handiagoa kanpokoari eta ingelesez kantatzen dutenei gertu dauzkagunei baino. Eta gaur egun ikus dezakezun zuzeneko indartsuenetako bat dute. Eta nahikoa da, utziko diot koipea emateari (kar-kar).Zein kantu aukeratuko zenuke beren diskografiatik?Zaila da aukeratzea, uste dut une ezberdinetarako kantuak dituztela. Baina bat esan behar badut, “Berba eta irudia” esango dut, hori jartzen baitut adorea eta indarra behar ditudanean. Edozein kafe baino hobea.Hitzek berebiziko garrantzia dute zuen musikan. Zer deritzezu Gorka Urbizuren hitzei?Lehen esan dizudan bezala, Internet bidez iritsi ahal izan nintzen hitzen itzulpenetara. Ez dizut esango denak irakurri ditudala, baina bai arreta handiena eman didaten kantuenak. Harritu ninduen lehen gauza hitzen kalitatea izan zen. Ez ezergatik. Ez dizut esango kaka zaharra espero nuenik, baina espero nuen baino kalitate eta sakontasun handiagoa dute.Aitortzen dut rock kantu askok, nahiz eta maite ditudan eta hil arte kantatuko ditudan, hitz xinple samarrak dituztela, aldarte hotzez aztertuta. Gorkak oso hitz onak ditu, eta pena ematen dit horiek lardaskatu eta erdi asmatzeko gauza besterik ez izatea (kar-kar).Nola biziko duzu Kobetako gaua?Urduri eta pozik. Ezusteko handia izan zen gonbidapena jasotzea, eta ilusio izugarria egin zidan. Gogo biziz nago kolaborazioa egiteko eta Berriren ikuskizunaz gozatzeko, nahiz eta urduriago jartzen naizen kolaborazioetan nire kontzertuetan baino. Gainera, lagunak joango dira kolaborazioak egitera, eta betiko gordetzeko moduko gaua izango dela dirudi, musikak soilik oparitzen dizkizun horietakoa.Toni (ezk), Mexikon, soinean Berri Txarraken elastikoa duela
Zer mezu utziko zenioke taldeari agur moduan?Eskerrik asko, nire bizitzaren soinu banda izateagatik, musikarekiko pasio kutsakor hori igortzeagatik, horren jende gertuko eta atsegina izateagatik goranahiz, aurpegi txarrez eta norberekoiz betetako giro honetan, eta azalean tatuatuta daramadan leloagatik: Jaio.Musika.Hil. Eta, batez ere, itzuli laster. Ezinbestekoak zarete.

Albiste gehiago musika

SAN SEBASTIÁN, 19/06/2025.- Bruce Springsteen a su llegada este jueves al hotel que se aloja en San Sebastián. El músico estadounidense regresa a San Sebastián, donde ofrecerá dos conciertos -el sábado y el martes-, en su única parada española de la gira 'Land of Hope and Dreams' (Tierra de esperanza y de sueños), que arrancó el 14 de mayo en Manchester.EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bruce Springsteen Donostian da jada

Bart Frankfurten kontzertua eskaini ondoren, Springsteen eta bere talde osoa Hondarribiko aireportura iritsi dira bi charter hegalditan. Dozenaka lagun zituen zain Donostiako Maria Cristina Hoteleko atean, datozen egunetan bere kuartel nagusia izango den hotelean. "Boss"ek bi kontzertu eskainiko ditu Anoeta estadioan. Lehenengoa larunbatean izango da, 38 000 jarraitzaileren aurrean, eta bigarrena, berriz, datorren asteartean, ekainaren 24an.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

50.000 musikazale espero ditu ateak ireki berri dituen Azkena Rock jaialdiak

Dinosaur Jr. estatubatuarrak izango dira osteguneko kartelburuak.The Damned britainiarren punka ere entzungai izango da.  Ostiralean, John Fogerty eta bi urteren ostean Azkenara itzuliko den Lucinda Williams izango dira izen nagusiak. Johnny Rotten Sex Pistolseko abeslari ohiak intentsitatea jarriko du. Larunbatean Manic Street Preachers talde ezagunak, The Flaming Lipsen psikodeliak eta The Hellacopters suediarren 30. urteurrenak emango diote amaiera 23. edizioari.

"Akelarre" dokumentalaren grabazioa Usurbilen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akelarre musika taldea, pantailara

Bideografik durangar ekoiztetxea plaza taldearen 33 urteko historia biltzen duen dokumental bat grabatzen ari da. 2025eko udazkenean estreinatu nahi dute,

John Fogerty abeslari eta gitarrista Azkena Rock Festivalen arituko da 2025ean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Udan barrena, rock-and-rollaren doinupean

Azkena Rock Festivalen 23. edizioa ekainaren 19, 20 eta 21ean egingo dute Gasteizen, Mendizabalako eremuan. Ez dirudi ideia txarra udarako sarrera (larunbat goizaldean sartuko gara udan) John Fogertyren, Lucinda Williamsen edo Manic Street Preachersen eskutik egiteak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euriak ez du itzali Anoetako "akelarre antifaxista"

Fermin Muguruzak 30.000 lagun bildu ditu Donostian, 40 urteko ibilibide musikala ospatzeko, Palestinaren aldeko aldarri solidarioen artean. Gainera, abeslariak beste kontzertu bat iragarri du abuztuaren 14an, Irunen.

Gehiago kargatu