Music Legends jaialdiak dena du prest rock klasikoaren jairako
BBK Bilbao Music Legends jaialdirako hilabete eta erdi falta dela, antolatzaileek ekainaren 14an eta 15ean Bilbao Arenan egingo dituzten kontzertuen ordutegiak iragarri dituzte. Hirugarren harmailako sarrerak baino ez dira gelditzen salgai, 65 euroko prezioan.
Ekainaren 14an, ostiralarekin, agertoki gainean egongo dira Susan Santos; The Jayhawks americana talde ezaguna; The Pretenders, Chrissie Hynde buru dela, noski; eta The Screamin' Cheetah Wheelies.
Biharamunean, ekainaren 15ean, Petti izango da jotzen lehena, eta beratarraren ondoren joko dute Canned Heat mitikoek, Deep Purple erraldoiek eta Blues Pills blues rock taldeak.
Halaber, pistako edo harmailako 1. edo 2. mailako sarrerak dituztenak Voodoo Child Bar eremura sartu ahalko dira, Arnau & The Honky Tonk Losers, Ziin & The Melody Breakers eta Sotomonte (ostiralean), zein Kinki Boys, Nevadah eta The Ribbons (larunbatean) ikustera. Harmailako hirugarren mailako sarrerak dituztenak ezingo dira eremu horretara sartu "segurtasun eta ebakuazio arrazoiengatik".
Hauek izango dira, beraz, Music Legends jaialdiko ordutegiak:
Ekainak 14, ostirala
Ateak 18:00etan irekiko dira
18:30 SUSAN SANTOS
20:20 THE JAYHAWKS
22:10 THE PRETENDERS
00:30 THE SCREAMIN' CHEETAH WHEELIES
Voodoo Child Bar:
19:35 Arnau & The Honky Tonk Losers
21:25 Ziin & The Melody Breakers
23:45 Sotomonte
Ekainak 15, larunbata
Ateak 17:30ean irekiko dira
18:00 PETTI
19:50 CANNED HEAT
21:45 DEEP PURPLE
00:00 BLUES PILLS
Voodoo Child Bar:
19:05 The Ribbons
20:55 Nevadah
23:20 Kinki Boys
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko