EHZk kartela itxi du: Gorka Urbizu, Anari, Auhen, Ezezez, Bloñ…
EHZ festibala ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko dute aurten, lehen aldiz Arberatze herrian, Donapaleutik 5 km eskasera, eta antolatzaileek programazio osoa iragarri dute gaur, asteartearekin.
Orain arte iragarritako taldeei beste hainbat batu dizkiete, hala nola Auhen, Broken Brothers Band, Tshegue, Meule, RTZ Kolektiboa, Gorka Urbizu, Vox Low, Ezezez, Bloñ eta Ü. Gainera, eztabaida eta hitzaldien programa ere aurreratu dute, eta hizpide hartuko dituzte, besteak beste, festibalen eta musikagintzaren ereduak, Palestinako egoera, laborarien mobilizazioak…
Ostiralean, hilak 28, Pentzeko agertoki nagusiak arituko dira Janus Lester, Sei Sega, Auhen, Pelax, Tshegue, Bananas, Belako, Benizze eta Meule. Plazan, berriz, doan, Euskabaret eta Broken Brothers Brass Band.
Larunbateko kartel oparoak kontzertu hauek iragartzen ditu Pentzerako: Libe, Karma, Haira, RTZ Kolektiboa, Gorka Urbizu, Harat, Su Ta Gar, Kimule, Lysistrata, Nakar, Süne, Ke Lepo eta Vox Low.
Plazan, gainera, afrikar dantzen tailerra, bertso musikatuak, Seguime (Cie ZeC zirku eta musika konpainia), Zabala, Otonaia, Gaitamik, Anari, Punttu Kakotx eta Buuzbu izango dira.
Iganderako, berriz, hau da proposamena: Octopussy, Rüdiger, Katoum, Vincen García, Ezezez, Bloñ, Ü eta Old School Funky Family Pentzean, eta Plazan Gaitero eta Ziganteak, Amoba eskolako orkestra, Munhogain, Seguime (Cie ZeC), Beethoven, Euskorleans, Cie Par Allèles, Pantzo Man Show, Cocanha, DJ Reimy eta Raimundo el Canastero.
Larunbat-igandeetan, Haurren Xokoa izango da, eta hiru egunetan eztabaida eta hitzaldiak izango dira, gai hauen inguruan hausnartzeko: Palestinako egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien urte hastapeneko mobilizazioak, festibal eta musikagintzaren eredua, Ertzaintza eta teknologia berrien erabilpena. Gainera, Marrazkirri erakusketa eta euskararen jakintza orokor batzuk jasotzeko eskolak ere egongo dira.
Jaialdian laguntzaile izan nahi dutenek (ostatuan, zirkulazioan, janaria prestatzen, segurtasuna zaintzen…) izena emateko aukera dute dagoeneko, webgunean, eta hiru eguneko bonoak 60 euroan eros daitezke.
Jaialdian bertan, 65 euroan izango dira hiru eguneko sarrerak, ostiral-larunbatetakoak 25 euroan eta igandekoak igandekoa 19an.
Hiru eguneko sarrera dutenek akanpalekuak lo egiteko aukera izango dute, urririk.
Zure interesekoa izan daiteke
Immanuel Wilkinsen saxofoi boteretsuak itxi du Getxo Jazz
Saxofoi-jotzaile estatubatuarraren laukotea izan da Getxoko jaialdiaren azken gaueko protagonista. Beraiekin batera, Lurium banda frantziarra aritu da, Getxoko Nazioarteko 49. Jazzaldiko Talde Lehiaketako irabazlea.
Camille Thurmanen saxofoia, Getxo Jazzeko bigarren gaueko protagonista
Camille Thurman & The Darrell Green Quartet taldeak jo du Getxoko jazz jaialdiaren bigarren gauean, Muxikebarrin. Thurman, Jazz at Lincoln Center Orchestra ospetsuko lehen emakumea, Darrell Green post-bop bateria jotzaile ospetsuaren laukoteak lagunduta aritu da: Gregory Glassman (tronpeta), Paul Beaundry (baxua) eta David Bryant (pianoa).
Moises P. Sanchez pianistak Getxo Jazz ireki du
"Dedication II" proiektua aurkeztu du madrildar musikariak bart, Muxikebarrin, Javier Vercher (saxo tenorra), Toño Miguel (kontrabaxua), Naima Acuña (bateria) eta Cristina Mocharekin (ahotsa artista gonbidatu gisa) batera.
Oskar Alegria zinemagileak irudiz jantzi du "Gertuegi" Maite Larbururen abestia
Zuzendari nafarrak "begirada zinematografiko eta artisauz" edertu du Maizter hernaniar musikariaren diskoan bildutako kantua.
Gorka Knörrek agertoki gainean ospatuko du bere lehen emanaldiaren 55. urteurrena
“Iraun” izenburupean, bi kantaldi egingo ditu kantautoreak Arkabia kulturgunean, uztailaren 10 eta 11n.
Moises P Sanchez pianistak jazz denboraldia irekiko du, Getxon
Asteazken honetan, Getxo Jazzen 49. edizioa eta, Ordizian, Goierriko Jazzaldia hasiko dira.
Belakok 2027ko martxoan kaleratuko du disko berria
Talde bizkaitarrak azaldu duenez, taldekideentzat "oso garrantzitsua" den disko batean ari dira lanean eta lasai amaitu nahi dute. Atzerapen horren ondorioz, urriaren 16tik aurrera ematekoak zituzten kontzertuak ere atzeratu egin dituzte.
EHZ “jaialdiaren bihotz taupadak bizkortuta” bukatu da
Arberatze-Zilhekoak “hiru eguneko ospakizun kolektiboa” hartu duela azpimarratu dute Euskal Herria Zuzenean hilaren 26tik 28ra egindako jaialdiaren antolatzaileek. Alde negatiboan, pertsona batek EHZko laguntzaile bati eta sorospen zerbitzuetako kide bati egindako erasoak eta igandeko ekaitza, gaualdia bertan behera uztea eragin zuena.
Ekaitzak EHZ jaialdia bertan behera uztera behartu du
Antolatzaileek etxera autoz ez itzultzeko eskatu diete bertaratutakoei, eguraldia dela eta. Gune batzuk erabat lokaztuta geratu dira, eta horrek mugikortasuna zaildu du.
Chris Isaakek abiatuko du Bilbao BBK Legends
Ekainaren 26an eta 27an nazioarteko rock musika estilo ezberdinetako izen handiak bilduko ditu BBK Legends jaialdiak. OSTIRALA, EKAINAK 26 19:30 - DEA MATRONA 20:50 - CRACKER 22:15 - CHRIS ISAAK LARUNBATA, EKAINAK 27 19:30 - GRAVEYARD 20:55 - BEAT 22:50 - TOM MORELLO (Bertan behera geratu da) Chris Isaak 22:15ean izango da Bilbao Arenan, Miribillan, eta bere 70. urtebetetzea ospatzeko tartea ere izango du, seguru.