Hatortxu Rock jaialdiak Latzen, Afu, Skatu eta Alaitz eta Maider taldeen buelta iragarri du
30. edizioarekin azkena joko duen ETAko presoen aldeko jaialdiak kartela betetzen jarraitzen du, eta izen gehiago batu dizkio orain artekoei: Buitraker, Autobus Magikoa, Never Surrender, Tatxers, Dupla, Skabidean, Chulería, Joder!, Gatibu, Brigade Loco, Non Servium, Sukena, Bulego, La Jodedera...
Latzen, Afu, Skatu eta Alaitz eta Maider bueltan dira berriz. Oñatiko heavy taldeak zuzenekoa emango du, hirugarren etapa honetan, Hatortxu Rock jaialdiaren 30. eta azken edizioan; uztailaren 24tik 27ra egingo dute jaialdia, Lakuntzan.
Latzen taldea 1993an sortu zuten, Oñatin, eta maketa bat (Heriotzari deika, 1995) eta bi disko (Kontzientzia ala infernua, 1996, eta Ardi larruz, 1998) argitaratu zituen, 1999an banandu aurretik. 2007an, laukoteak itzulera bira bat egin zuen, Hellmuga diskoan jasoa gelditu zena. Orain, 17 urte geroago, "Laztana", "Ze ingo xu" eta beste kantu asko berriz entzungo dira agertokitik, Lakuntzan oraingoan.
Afu Barañaingo salsa-reggae taldea da. 2020an atera zuten azken diskoa, "Larruazalean". Haien jaioterrian eman zuten azken kontzertua, herriko jaietan, 2023ko ekainean, "AFU azken dantza" izenpean. Hiru aldiz egon dira Hatortxun, eta agertokiak utzi eta bi urtera, laugarren hitzordu bat izango dute Hatortxurekin.
Skatu Iruñerriko hainbat gaztek osatu zuten 2007an. Ska-reggae taldeak, zortzi urteren ostean amaitu zuen ibilbidea. 2015eko abenduan jo zuten azken kontzertuan, non eta Hatortxu Rockeko 18. edizioan.
Alaitz eta Maider Oiartzungo bikoteak trikiti-pop erritmoak josi zituen 1989 eta 2004 artean. Bi hamarkada igaro dira eta berriz ere oholtza batera igoko dira. Hatortxu Rockeko agertokian ez dira bakarrik egongo eta haien ibilbide luzeko kanta gutxi batzuk bat taularatuko dituzte Iruñeko Burutik taldeak lagunduta.
30. edizioarekin azkena joko duen ETAko presoen aldeko jaialdiak kartela betetzen jarraitzen du, eta izen gehiago batu dizkio orain artekoei: Buitraker, Autobus Magikoa, Never Surrender, Tatxers, Dupla, Skabidean, Chulería, Joder!, Gatibu, Brigade Loco, Non Servium, Sukena, Bulego, La Jodedera, Ibil Bedi, Süne, Kaotiko, Banda Bassotti, Betagarri, Eñaut Elorrieta, Gozategi…
Zure interesekoa izan daiteke
Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin
"Atzar gaiten" bere azken albumeko abestiak kantatzen entzun dugu igande honetan Erramun Martikorena Baigorrin Osasun arazoak dituen arren, 83 urterekin pozik agertzen da beti taula gainean. Ia mende erdiz, Euskal Herri osoan ibili da, baita Estatu Batuetan ere. Garai batean 35 kantaldi eskaini ohi zituen urtero, baina orain askoz gutxiago. Horregatik publikoak ez du huts egiten bere emanaldietan.
Silvio Rodriguezek Bilbo liluratu du bere abestiekin
Silvio Rodriguez kubatar musikariak kontzertua eman du larunbat honetan Euskalduna Jauregian, Bilbon. Bere ibilbide musikalaren zati bat errepasatu du bertan bildutakoen aurrean.
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
Kubatarrak kontzertua egin du bart Liceun, irailaren 12 eta 13an Bilboko Euskaldunan aritu aurretik.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.