Gipuzkoako Aldundiak Lourdes Iriondo abeslariari emango dio 2025eko Urrezko Domina
Sariaren helburua "Lourdes Iriondok euskararen eta euskal kulturaren biziberritzean garatu zuen lan zabal eta berritzailea gaur egunera ekartzea eta justizia egitea da, bere ondareak lurraldeko historian merezi duen lekua izan dezan".
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lourdes Iriondo kantautore, idazle eta irakasleari emango dio aurtengo Urrezko Domina, bere heriotzaren 20. urteurrenean. Sari horrekin, euskal kantagintzan eta haur literaturan egindako ekarpena eta "bere garaiari aurreratutako emakume" gisa egindako lana aintzatetsiko ditu.
Ekitaldia datorren abenduan izango da, eta omenaldi "hunkigarria eta berezia" izango da, omenduaren familiarekin eta ingurukoekin elkarlanean antolatuta, Irune Berasaluze foru bozeramaileak astearte honetan prentsaurrekoan iragarri duenez.
Asteazken honetan egin den Gobernu Kontseiluan onartu da Lourdes Iriondori (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) Urrezko Domina ematea, eta Gipuzkoako Aldundiak emango emango duen hilondoko bigarrena da, 2008an eman zion aurrenekoa Mikel Laboari.
Sariaren helburua "Lourdes Iriondok euskararen eta euskal kulturaren biziberritzean garatu zuen lan zabal eta berritzailea gaur egunera ekartzea eta justizia egitea da, bere ondareak lurraldeko historian merezi duen lekua izan dezan", adierazi du Berasaluzek.
Lourdes Iriondo Ez dok Amairu mugimendu abangoardistaren sortzaileetako bat izan zen, eta bere abestiak, bakarka, Xabier Leterekin batera edo beste artista batzuekin elkarlanean, "60 eta 70eko hamarkadetako memoria kolektiboaren erreferente bihurtu ziren", adierazi du.
Iriondo aitzindaria izan zen berdintasunaren ikuspegitik ere, "emakume sortzaileak espazio publikoan kokatzeko ausardia eta gaitasuna zituelako, gizarte itxi eta mugatu batean", eta, aldi berean, funtsezko ekarpena egin zuen euskarazko haur literaturaren esparruan, azpimarratu duenez.
Berasaluzek laburbildu duenez, “Gipuzkoak omenaldia egiten dio Lourdes Iriondori zor diogun guztiagatik, emakume sortzaile gisa urratutako bideagatik, eta justiziaz haren izena eta ondarea gure lurraldearen historian idatzita gera daitezen”.
Zure interesekoa izan daiteke
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.
Juanjo Menak agur esango dio publikoari aurten
Gasteizko orkestra-zuzendariaren aurtengo kontzertuak “podiumetik” egingo dituen azkenak izango dira, eta egindako bidea gogoratu nahi du berorietan. Alzheimerra detektatu ziotela iragarri zuen 2025eko urtarrilean.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Musikaria The National taldeko gitarristarekin eta Triple Sun taldeko kidearekin ari da bere hurrengo lana ontzen, Senperen. Bon Iver, Sufjan Stevens, Bruce Springsteen, Nick Cave, Taylor Swift eta Madonna musikariekin zein Labèque ahizpekin aritutako musikariek parte hartuko dute saioetan.
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.