Sarako leizeak, ozenki marrumaka
Gorka Urbizuk igandean joko du Marrumaka jaialdian. Argazkia: © Jokin Fernández
Marmarra entzuten da dagoeneko, eta asteburuan marruma bihurtuko da hots hori, Sarako leizeetan, Marrumaka jaialdian. Bi egunez, larunbat-igandeetan, musika, dantza, erakusketak, tailerrak, dastatze-guneak eta animazioa izango dira.
Larunbatean goizetik, 10:00etan hasita, izango da zer egin, mitologiaren arabera Behigorri zezenak zaintzen zuen eremuan (hortik datorkio Marrumaka izena jaialdiari; hain ozen orro egiten zuen, ezen inor ez zen ausartzen kobazuloan sartzen): merkatua, ibilaldia, umeentzako jolasak… Eta 18:00etatik aurrera, This is the Kit, Mabe Fratti, Kaskezur, Los Sara Fontan eta Ezezez taldeen kontzertuak, 22 euroko sarrera ordainduta.
Igandean ere, 09:30ean hasita, ibilaldiak, pailazoak, jokoak eta ikastaroak izango dira Saran, eta, 17:40tik aurrera, Lumi taldearen kontzertua, musika eta bideoa uztartuta, eta Penelope Trappes, Ibil Bedi eta Gorka Urbizuren kontzertua. Igandeko emanaldietarako sarrera guztiak salduta daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko