Albiste da

Abesbatza

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Delaware Choral Scholars abesbatzak irabazi du Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketa

AEBko abesbatzak lau sari eskuratu ditu: polifonia saileko eta folklore saileko lehenengo sariak, Kutxaren sari nagusia eta euskal abesti baten interpretazio onenaren saria.

AEBko Delaware abesbatzak irabazi du Tolosatzeko abesbatzen txapelketa.
18:00 - 20:00

Tolosako Abesbatza Lehiaketa. Artxiboko irudia.

Delaware Choral Scholars AEBko abesbatzak irabazi du Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketako sari nagusia.

AEBko abesbatzak lau sari eskuratu ditu: polifonia saileko eta folklore saileko lehenengo sariak, Kutxaren sari nagusia eta euskal abesti baten interpretazio onenaren saria.

Horrenbestez, honakoak izan dira aurtengo irabazleak:

Ahots taldeak – Musika erlijiosoa

  • Lehenengo saria: Svanholm Singers (Suedia)
  • Bigarren saria: Sonat Vox (Alemania)
  • Hirugarren saria: En Kör (Suedia)

Ahots taldeak – Musika profanoa

  • Lehenengo saria: En Kör (Suedia)
  • Bigarren saria: Sonat Vox (Alemania)
  • Hirugarren saria: Svanholm Singers (Suedia)

Ganbera abesbatzak – Polifonia

  • Lehenengo saria: Delaware Choral Scholars (AEB)
  • Bigarren saria (ex aequo): Yumecan Choir (Japonia) eta Youth Choir Balsis (Letonia)
  • Hirugarren saria: Choir of Detmold University of Music (Alemania)

Ganbera abesbatzak – Folklorea

  • Lehenengo saria: Delaware Choral Scholars (AEB)
  • Bigarren saria: Yumecan Choir (Japonia)
  • Hirugarren saria: Youth Choir Balsis (Letonia)

Kutxaren sari nagusia: Delaware Choral Scholars (AEB)

Euskal abesti baten interpretazio onena: Delaware Choral Scholars (AEB)

Publikoaren saria: Sonat Vox (Alemania)

Zure interesekoa izan daiteke

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

gontzal mendibil
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X