Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gatiburen azken agurra, audientzian lider ETB1en

Musikarik, dantzarik eta festa girorik ez zen falta izan atzo bi ordu eta erdiz BECen. Talde bizkaitarra arrakastara eraman zuen 'Musturrek sartunde' kantuarekin amaitu zen askoren oroimenean iltzatuta geratu den kontzertua.

alex sarudi

Agur ahaztezina. Hiru egun taula gainean, bere ibilbide oparoan zehar lortu dituen milaka jarraitzaileei agur esateko. Horrelaxe eman zion atzo amaiera Gatibu taldeak bere jardunari. 

ETB1ek, Primeranek eta orain.eus-ek eman zuten kontzertua, zuzenean, eta lider izan zen Alex Sarduiren taldea telebistako saioan.

Bada urtebete pasatxo iragarri zutenetik 2026an agertokiak utziko zituztela. Horretarako, BECen hiru kontzertu antolatzea erabaki zuten, 25 urte hauetan taldea gertutik jarraitu duten zale guztiak agurtze aldera.

Inork ez zuen atzoko hitzorduan hutsik egin. Bi ordu eta erdiko festa izan zen, musikaz eta dantzaz betea.

Gernika eta Palestinaren aldeko keinuak eta aste honetan hil den Extremoduroko abeslari Robe Iniestari omenaldia ere izan ziren.

Amaitzeko, talde bizkaitarra arrakastara eraman zuen Musturrek sartunde kantua.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X