Pantxoak eta Peiok 2027ko urtarrilean emango dute azken kontzertua, BECen
Kantariok 2027ko urtarrilaren 10ean eskainiko dute beren ibilbideko azken kontzertuan, BECen. Azken Dantza kontzerturako sarrerak abenduaren 18an jarriko dituzte salgai, 10:00etan.
1969an abiatutako bide oparoa 2027ko urtarrilaren 10ean emango du amaitutzat Pantxoa eta Peio abeslari bikoteak; egun horretan eskainiko dute, BEC Barakaldoko erakustazokan, azken kontzertua, “Azken Dantza” deitu duten gaualdia.
Kontzertu horretako sarrerak abenduaren 18an jarriko dituzte salgai, 10:00etan, Pantxoa eta Peioren webgunean.
Zuzenean
Pantxoak eta Peiok "Urtxintxak" jo dute azken kontzertuaren aurkezpenean
Abeslari bikoteak 2027ko urtarrilaren 10ean joko du azken kontzertua, BECen. Emanaldi horren aurkezpen ekitaldian, "Urtxintxak" kantua jo dute.
Manex Pagola, Telesforo Monzon, Manex Erdozaintzi-Etxart, Xalbador, Jean Louis Davant, Roger Idiart, Xabier Lete eta beste hainbat idazleren hitzak musikatu dituzte Peiok eta Pantxoak, eta toki azpimarragarria dute euskal kantagintzaren historian.
1969an argitaratu zituzten lehen kantak eta 2009an berrienak; guztira 18 argitalpen kaleratu dituzte, 2011n ibilbidea eten zuten arte.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da