Musika
Tom Morello eta Chris Isaak, BBK Legends Bilbao jaialdian
Rage Aganst the Machine eta Audioslaveko gitarristak larunbatean joko du Bilbao Arenan, eta Wicked gameren sortzailea bezperan, ekainaren 26an, itzuliko da Bilboko jaialdira.
Robe Iniesta, Euskal Herrian itzala utzi duen “Extremadurako erregea”
Gaur zendu den musikari eta poeta, Extremoduroko burua, Bizkaian bizi izan zen hainbat urtez, eta lotura estua izan zuen zenbait euskal musikarirekin, hala nola Iñaki "Uoho" Antón, Jose Ignacio Cantera eta Miguel Colino Extremoduroko taldekideekin, Fito Cabralesekin eta Gatibu taldearekin.
Robe Iniesta, Extremoduroko liderra, hil da, 63 urterekin
Extremadurako musikaria 63 urte zituela hil da. Bere komunikazio agentziak albistearen berri komunikatu bidez eman du, heriotzaren zergatia zehaztu gabe.
K-poparen sukarraldia Euskal Herrian da: "Hau izozmendiaren tontorra baino ez da, eta oraindik asko dago etortzeko"
KPop Demon Hunters filmak eta bertako "Golden" kanta arrakastatsuak Korea lerroburuetara eraman dute beste behin. Musika, estetika, marketina... K-popa bizimodu bat da askorentzat. Euskal Herrian musika estilo horrek duen zabalkundeaz mintzatu gara Ibon Fernandez Gazteako esatariarekin, Laura Satire k-pop abeslariarekin eta Ruben Arbide k-pop dantza lehiaketetako aurkezlearekin.
Gatibuk sorpresaz beteriko emanaldi batekin ekin dio agur kontzertu sortari
Gernikako taldeak abenduaren 13an utziko ditu eszenatokiak, BECen eskainiko duen hirugarren kontzertuarekin, abenduaren 6koaren eta 12koaren ostean. ETB1ek zuzen-zuzenean emango du azken emanaldi hori.
Ruper Ordorika: “Kantuen bitartez antolatzen dut neure anabasa”
Oñatiar musikari erraldoiak, herri honen bizitza emozionalaren kronikari nekaezinak, Lurra ikutu barik diskoa (Elkar, 2025) argitaratu du, sasoi zail batean “hautatu gabe, gainetik, etorri zaizkidan gai batzuk” musikatzeko ariketa zirraragarria. Lan hori ontzeko ahaleginaz, sortzeaz, musikariekiko harremanaz, ikaran ari den mundu batean kokatzeko moduaz eta musikaren industriaz hitz egin dugu Ordorikarekin, Durangoko Azokaren atarian.
Gatibuk adin guztietako zaleak bildu ditu oholtzatik jaitsi aurretik
Gernikako talde ospetsuak amaiera borobila emango dio 25 urteko ibilbideari, asteburu honetan eta hurrengoan, BECen, 45.000 pertsona bilduta. “Agur esan barik” kontzertua eskainiko du ETB1ek abenduaren 13an, zuzenean, 21:00etatik aurrera.
2026an ez da Koba Live jaialdia egingo, erakundeek dirulaguntzak murriztu dituztelako
Ohar batean, Sugaar musika elkarte antolatzaileak azaldu du Bizkaiko Aldundiak eta Abadiñoko Udalak dirulaguntzak murrizteak ekarri duela erabakia. Hala ere, antolatzaileek adierazi dute etenaldia ez dela behin betikoa, ez dute baztertzen etorkizunean metal eta rock jaialdia berreskuratzea.
Zea Mays, euskara 30 urtez kantuz zabalduz
Bilboko Udalak, euskararen nazioarteko egunaren ospakizunaren barruan, Zea Mays taldea omendu du euskarari egindako ekarpen handiagatik. Esker onez eta hunkituta jaso dute, eta azpimarratu dute 30 urte gehiagoz euskaraz abesten ibiliko direla, munduan zehar.
ETS taldeak disko berriaren aurrerapen festa egin du, 8.000 lagunen aurrean
En Tol Sarmiento musika taldeak "Konkista" deituriko disko berria aurkeztuko du ostiralean, Durangoko Azokan. Hala ere, igande honetan entzunaldi festa egin du 8.000 lagunen aurrean, eta abesti berriak zuzenean jo ere egin dituzte.
Delirium Tremens taldearen azken kontzertua
Rock munduko euskal talde mitikoak azken kontzertua eman du bart Bilbon, Zarama, Zea Mays, Jotakie eta Baldin Bada taldeetako kideekin batera. Argitaratutako lau diskoetako abestiak ekarri dituzte gogora bertan.
BOSek umeentzako bi kontzertu egingo ditu Basurtuko Ospitalean
Bilbao Orkestra Sinfonikoko interpreteak Bilboko ospitale horretako Neonatologia Unitatean eta Pediatria Zerbitzuan arituko dira.
Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar auzitara eraman dute, diskoetxeak taldearen eskubide digitalak urratu dituelakoan
EITBk jakin duenez, musika taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz 'Txanpi' eta Enrique Saenz 'Kike') diskoetxeari leporatzen diote taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana. Garik ez du bat egin salaketarekin.
Jimmy Cliff reggaearen mitoa zendu da
James Chambers izenez jaioa, jamaikar musikaria "Sittin' in Limbo", "King of kings", "Vietnam", "You Can Get It If You Really Want" eta "Many Rivers to Cross" kantuengatik zen ezaguna, besteak beste. The harder they come filmeko protagonista ere izan zen Cliff.
Irudietan, Donostiako 2015eko Jazzaldian egin zuen kontzertua. 81 urte zituela zendu da.
Sara Zozayak 'Elurra' aurkeztu du, aurrera jarraitzeko kemena nabarmentzen duen bideoklipa
Donostiar artista honen aitak 1992an Gasherbrumera (Himalaia mendilerroa, Pakistan) abiatu zuen "Lau Haizeta" espedizioan oinarritutako lana da. Bidaia hartako irudiekin, paralelismo ederra egiten du alpinismoaren gogortasunaren eta Zozayaren bizipenen artean, beldurra gainditzeko ausardia islatuz.
Fito & Fitipaldis taldeak 'Aullidos Tour' bira abiatu du Santanderren aretoa beteta
Fito Cabrales bilbotarra buru duen taldeak Estatuko 28 hiritan joko du bira horren baitan, azken kontzertua eman zuenetik bi urte eta erdi igaro ondoren.
“Euskararen soinu bandak” jantziko du Euskalgintzaren Kontseiluko abenduaren 27ko ekitaldia
Antton Valverderen antologia kaleratu du Elkarrek
Valverdek 1975etik hamar disko luzetan bildutako kantuen aukeraketa bat egin du Anjel Valdesek. 2 CDko argitalpenean, gainera, ekainean Adarra saria jaso zuenean donostiar musikariak interpretatu zituen bi kantu ere sartu dituzte, baita Anjel Lertxundik idatziriko biografia ere.
140 kultura-eragilek "Fair Saturday" antolatu dute "Black Friday" fenomenoaren alternatiba gisa
Ekitaldia asteazken honetan aurkeztu dute Bilbon, "gaur egungo kontsumismoaren adierazpen handienetako bati aurre egiteko".