Estreinaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Bertsolari' Brasilera heldu da

Asier Altunaren lana Brasilgo pantaila handietan ikusi daiteke egunotan Ceará zinemaldiari esker. Egunotan ospatzen ari dira Fortaleza hirian.
'Bertsolari' filmaren irudia. Argazkia: EITB

'Bertsolari' pelikula Brasilgo zinema-aretoetara heldu da egunotan, Ceará zinemaldian estreinatu dutelako. Fortaleza iparrekialdeko hirian ospatzen ari dira egunotan.

Asier Altuna zinemagilea izan da bertsolarien mundua pantaila handira eramateko arduraduna eta gaia "emozioagatik" aukeratu zuela aitortu du, juglare garaikide horiek lehiatzen ikusten dituenean, hain zuzen ere.

"Diziplina artistiko biluzia da" adierazi du Altunak Fortalezan. Bere ustez, bertsolarien emanaldiak artifiziorik gabekoak dira eta horregatik gaur egungo "ikuskizunen korrontearen aurka" dola adierazi du.

Goya sarietara hautagai izan zen (zuzendari berri onenaren sailean) 2005ean "Aupa Etxebeste!" filmarekin egindako lanagatik. Bertsolarien praktikak bere interesa piztu omen zuen inprobisazioan sortzen den "tentsioa" dela eta eta txapelketaren finalean 14.000 lagun isilik ikustean.

"Inprobisatzen lagundu nau, lasai egoten eta sena jarraitzen", gaineratu du Altunak. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen lana, lehiaketaz kanpo, eta zinema ulertzeko moduan aldaketa nabaria ezarri diola esan du zuzendariak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala

Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X