Martxan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Film laburrak, protagonista FANT jaialdian

"FANT Laburrean" sailarekin hasiko da FANT jaialdiaren 19. edizioa eta Alfred Hitchcock zuzendari bikaina omenduko dute, 'Txoriak' lanaren 50. urteurrenean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
FANTen lehiaketara aurkeztu diren euskal film laburrak ezagutu ditugu

FANT lehiaketara aurkeztu diren euskal film laburrak ezagutu ditugu: diru gutxirekin baina talentua erabiliz egindako lanak dira.

60 euro batzuek, beste batzuek 140, bakarren batzuek 15.000-30.000. Kostu hori dute euskal zinemagileek FANT Bilboko zinema fantastikoaren jaialdian aurkeztutako film laburrek. Zinema diru gutxirekin ere egin daitekeela erakutsi dute.

Kepa Sojoren "Loco con Ballesta" ezagutu dugu bihar "FANT Laburra" atalean lehiatuko diren beste bederatzi laburrekin batera, besteak beste, Koldo Almandoz, Ander Mendia eta Alberto Vazquezen lanekin batera.

Fantasiazko eta beldurrezko filmak dira baina, euretako batzuek badute mezu soziala ere. Gobernuz kanpoko erakunde baten enkarguz, umeen esplotazio sexualari buruz Paul Urkijok egindakoa, kasu.

Euskal film laburren atala iaz hasi zen eta arrakasta ikusita, aurten errepikatzea erabaki dute. Ostiralean 22:30ean ikusgai izango dira AlhondigaBilbaon.

Egitarau orokorrari dagokionean, zortzi film luze, horietako hiru Estatu edo Europa mailako erabateko estreinaldiak eta 22 film labur izango dira. Gainera, Alfred Hitchcock maisu handiari omenaldi beroa egingo diote.

Ostiralean, aldiz, Park Chan-Wook-ek inauguratuko du Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren-FANTen, 19. edizioa, Hollywooden egin duen lehenengo lanarekin, "Stoker" filmarekin.

David Morley zinemagile frantziarrak "Home sweet home" film luzea aurkeztuko du Bilbon, Sail Ofizialeko lehiaketa barruan. Sail ofizial horretan, Gabriel Carrerren "In the house of flies" lanaren Europako estreinaldia eta Jorge Arenillasen "Otro verano" ere jasoko dira.  Bi zinemagileak FANT 19n egongo dira. Lehiaketaren barruan ikusi ahal izango diren beste lanak "Antiviral", "Maniac", "After", "The seasoning house" eta "The king of pigs" izango dira.

Zinemaldiak generoko klasikoak berreskuratuko ditu, Charles Laughtonen  "La noche del cazador" lanaren emanaldiarekin eta Alfred Hitchcocken maisu lana den "Los pájaros" lana eskainiz, film horren 50. urteurrenean. Horrez gain, Rodney Ascherren "El Resplandor" lanaren esanahi ezkutuei buruz egin duen "Room 237" dokumentala ere aurkeztuko da.

Horrez gain, FANT 19k, duela denbora gutxi hil den Bigas Lunaren "Angustia" lan klasikoa berreskuratuko du eta low cost ekoizpen zineman zentratutako saio bikoitza programatu du, estatuan egindako bi lanekin: Carlos Bermuten "Diamond Flash" eta Norberto Ramosen "Summer Time".

Pablo Bergerrek, Sari asko jaso dituen "Blancanieves" filmaren zuzendariak, ohorezko saria jasoko du zinemaldiaren amaiera ekitaldian.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X