Estreinaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Klaustrofobia muturrera FANTen Sail Ofiziala ixteko

'In the house of flies' pelikulak hainbat sari eskuratu ditu eta Bilboko FANT jaialdiak lehen aldiz proiektatu du Europan.
House of Flies FANT Foto: EITB

'In the house of flies' filmeko egileek itogarria, aztoratzailea eta ikusteko zaila dela esan dute. FANTeko Sail Ofiziala ixteko aukeratu dute eta beldurrezko istorio klaustrofobiko bat da. Hainbat sari eskuratu ditu eta lehen aldiz ikus daiteke Europan.

Soto bateko lau pareten artean filmatu dute "In the house of flies" lana. Psikopata batek bikote bat bahitu egiten dute eta, gutxinaka-gutxinaka, muturrera eramaten ditu.

Giro beldurgarri hori Angus McLellan gidoilariarena da, baina baita Gabriel Carrer zuzendari kanadiarrarena ere. Errodajea, esan duenez, pelikula bera bezain itogarria izan zen.

FANT jaialdira aurkezten diren pelikula gehienek bezalaxe, "In the house of flies" oso denbora gutxian grabatu zuten, pare bat astean. Gainera, aurrekontu oso txikia du, 18.000 eurokoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X