'Maniac', FANTeko sari handia
Franck Khalfoun zuzendari frantziarraren "Maniac" film luzeak eskuratu du FANT 2013ko film onenaren saria. Film labur onenaren saria berriz, ex aequo irabazi dute José Luis Alemanen "Hotel" lanak eta Koldo Almandozen "Deus et Machina"k.
Maru Valdivieso epaimahaikideak azpimarratu duenez, "Maniac" filma aukeratu dute, publikoa hiltzailearen buruan era bitxian sartzeagatik eta beldurrezko zinearen erreferentzia klasikoa berriro asmatzeko erakutsi duen gaitasunagatik.
Film laburrei dagokienez, Film Labur onenaren saria ex aequo irabazi dute José Luis Alemanen "Hotel" eta Koldo Amandozen "Deus et Machina" lanek. Lehenbizikoari dagokionez, epaimahaiak arte zuzendaritza berritzailearen bidez eta elkarrizketen beharrik gabe giro zapaltzailea sortzeko duen gaitasuna azpimarratu du. Almandozen lanean, metafora xumearen eta bitxiaren bitartez, Jainkoa bera ere, agian, korporazioen esku egon daitekeela adierazteko duen gaitasuna nabarmendu dute.
Euskal Film Labur Onenaren saria bestalde, Alberto Vazquezen "Sangre de unicornio" animaziozko lanak eskuratu du. Aurtengo edizioko ikus-entzuleen saria, "Efímera" filmarentzat izan da.
FANT Laburrean sekzioak izandako arrakasta ikusita, lehiaketara aurkeztutako filmak berriro ikusteko aukera izango da, asteartean, maiatzaren 14an AlhondigaBilbaoko Golem zinema-aretoetan.
FANT 2013 irabazleak:
FANT 19KO FILM IRABAZLEA
"Maniac", Franck Khalfoun (Frantzia / EEBB 2012)
FANT LABURREAN SARIA
Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria ex aequo:
José Luis Alemánen "Hotel" eta Koldo Almandozen "Deus et machina".
Euskal Film Labur Hoberenaren Epaimahaiaren Saria:
Alberto Vázquezen "Sangre de unicornio".
Ikus-entzuleen saria:
Diego Modinoren "Efímera".
GIDOI HOBERENAREN SARIA (EUSKAL HERRIKO GIDOILARIEN ELKARTEAK EMANDAKOA)
Yeung Sang-horen "The King of Pigs" (Korea, 2012)
ZUZENDARITZA BERRITZAILE HOBERENAREN SARIA(FAS ZINE KLUBAK EMANDAKOA)
Brandon Cronenbergen "Antiviral" (Kanada, 2012)
FANTROBIA SARIA 2013
Aura Garrido
OHOREZKO FANT SARIA
Pablo Berger
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.