Profila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hugh Jackman: hamaika aurpegiko aktorea

Australiako aktoreak Donostia saria jasoko du irailaren 27an, ostiralean. "Prisoners" pelikula aurkeztu du, eta "X-Men" eta "Les Miserables" lanetakoa ez bezalako papera egin du bertan.
hugh jackman
hugh jackman

Hugh Jackman aktoreari emango diote Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioaren bigarren Donostia Saria (Carmen Maurari ere emango diote).

X-Men sagan Wolverine (Otsokume) pertsonaia antzeztuta ospea lortu zuen aktore australiarrak Zinemaldiaren sari nagusia jasoko du irailaren 27an, ostiralean. Gero, horren azken pelikula emango dute, Prisoners.

Oscar sarietarako hautagai izan da eta Urrezko Globo bat eta Tony sari bat jaso ditu, baina lehen paper garrantzitsua "X-Men" pelikulan eman zioten, Wolverine gorpuzteko esan ziotenean. "X-Men 2" eta "X-Men: The Last Stand" etorri ziren gero.

Jackmanek zinema munduan egin duen ibilbidea, baina, saga hori baino askoz harago doa; izan ere, "Les Miserables" klasikoaren egokitzapenean parte hartu zuen iazko udazkenean, Tom Hooperren zuzendaritzapean eta Anne Hathaway eta Russell Crowe aktoreak lagun zituela.

Jean Valjean gorpuztuta egindako lanagatik Urrezko Globo bat lortu zuen eta Aktoreen Sindikatuko sarietarako bi hautagaitza jaso zituen. Gainera, aktore onenaren Oscar saria jasotzeko hautagai ere izan.

Hainbat zuzendarirekin egin du lan Hugh Jackmanek: Shawn Levy ("Real Steel"), Baz Luhrmann ("Australia"), Christopher Nolan ("The Prestige"), Darren Aronofsky ("The fountain") eta Woody Allen ("Scoop").

Antzokietan ere arrakasta handia eskuratu du aktoreak: 2011n Broadwayko publikoa harrituta utzi zuen "Hugh Jackman-Back" bakarkako ikuskizunarekin. 18 musikarirekin agertzen zen agertoki gainean.

Hugh Jackmani Donostia Saria eman eta gero, Prisoners (horren azken filma) izango da ikusgai Kursaalen. Denis Villeneuvek zuzendu du, eta Jake Gyllenhaal (Brokeback Mountain), Viola Davis (The Help, Doubt), Maria Bello, Terrence Help (Hustle & Flow), Melissa Leo (The Fighter) eta Paul Dano izan ditu lagun protagonista lanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X