Hugh Jackman, Donostia Saria
Hugh Jackman aktore australiarrak Donostia Saria 2013 jasoko du irailaren 27an, Donostiako Zinemaldiaren 62. edizioan. Gainera, Prisoners pelikula aurkeztuko du.
Donostia Zinemaldiaren 61. edizioak egungo aktore ezagunenetako bati emango dio Donostia Saria, Hugh Jackmani, hain zuzen. Aktoreak protagonista gisa egin duen azken filmaren (Prisoners) emanaldiaren aurretik jasoko du saria, irailaren 27an hain zuzen ere.
Hugh Jackman Oscar sarirako izendatu dute, eta Urrezko Globo bat eta Tony bat irabazi ditu. Adin guztietako ikusleengana iristea lortu du bere ibilbide anitzari esker, eta lan sonatuak egin ditu bai pantaila handian, bai agertokietan, milaka pertsonaren aurrean. 70eko hamarkadako abeslari eta konpositore Peter Allenen rolean Broadwayn eginiko bira saridunean, zein altzairuzko atzaparrekin, X-Men sagako Wolverine ezagunaren rolean, Jackmanek argi eta garbi erakutsi du gure garaiko aktore gutxik dutela hain pertsonaia desberdinetara egokitzeko berak duen gaitasuna.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da