'Loreak' film onenaren Goya sarirako izendatu dute
Loreak Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lana film onenaren Goya sarietarako izendatu dute. Otsailaren 7an egingo dute Goya sariak banatzeko ekitaldia, Madrilen. Blanca Suarez eta Marian Alvarez aktoreek eta Kike Maillo zinema zuzendariak eman dituzte gaur jakitera Goya sariak 2015eko izendapenak.
Film onenaren sailean, El Niño, La isla mínima, Magical Girl Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea eta Relatos Salvajes espainiar eta argentinar ekoizpena lehiatuko dira euskarazko lanarekin.
Euskal aktore eta zuzendarien izen-abizenak beste sari batzuk jasotzeko hautagaien artean ere izango dira: Kepa Sojoren Loco de Ballesta lana fikziozko film labur onenaren sarirako izendatu dute, Sangre de unicornio Alberto Vazquezen lana, animaziozko film labur onenarenerako; Dixie eta matxinada zonbia, animaziozko film onenaren sarirako, eta Karra Elejalde, antzeztaldeko gizonezko onenaren sarirako. Ocho apellidos vascos arrakastatsuak, berriz, bost izendapen jaso ditu guztira, Fernando Velazquez getxoztarrak eginiko kantuak eman diona tartean.
ETBk Loreak, Ocho apellidos vascos, Dixie eta matxinada zonbia eta Sangre de Unicornio filmetan parte hartu du, baita efektu berezi onenen sailean izendatutako beste lan batean ere, Open Window Nacho Vigalondoren filmean.
La isla mínima eta El Niño filmek jaso dituzte izendapen gehien; La isla mínima 17 sari jasotzeko izendatu dute, eta El Niño, 16rako.
Izendapenen zerrenda:
Film onena: El niño, La isla mínima, Loreak, Magical Girl eta Relatos Salvajes.
Zuzendari onena: Daniel Monzón (El Niño), Alberto Rodriguez (La isla mínima), Carlos Vermut (Magical Girl) eta Damián Szifrón (Relatos Salvajes).
Zuzendari berri onena: Carlos Marques Marcet, Esteban Roel eta Juan Fer Andrés, Curro Sánchez Varela eta Beatriz Sanchís.
Gizonezko aktore onena: Javier Gutierrez eta Raúl Arévalo (La isla mínima), Luis Bermejo (Magical Girl) eta Ricardo Darín (Relatos Salvajes).
Emakumezko aktore onena: Bárbara Lennie, María León, Macarena Gómez eta Elena Anaya.
Antzeztaldeko gizonezko aktore onena: Eduard Fernández, Antonio de la Torre, José Sacristán eta Karra Elejalde.
Antzeztaldeko emakumezko aktore onena: Bárbara Lennie, Mercedes León, Goya Toledo eta Carmen Machi.
Emakumezko aktore hasiberri onena: Natalia Tena, Yolanda Ramos, Ingrid García Johnsson eta Nerea Barros.
Gizonezko aktore hasiberri onena: David Verdaguer, Jesús Castro, Israel Elejalde y Dani Rovira
Gidoi egokitu onena: A Esmorga, Anochece en la India, Mortadelo y Filemón contra Jimmy el cachondo eta Rastres de Sándal.
Jatorrizko gidoi onena: El Niño, La isla mínima, Magical Girl eta Relatos Salvajes.
Dokumental film onena: 2014. Nacido en Gaza, Edificio España, El último adiós a Bette Davis eta Paco de Lucía: la búsqueda.
Animazio film onena: Dixie eta matxinada zonbia, La tropa de trapo en la selva del arco iris eta Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo.
Europako film onena: Dios mío, pero ¿qué te hemos hecho?, El abuelo que saltó por la ventana y se largó eta Ida.
Produkzio-eragile onena: El Niño, La isla mínima, Mortadelo y Filemón contra Jimmy el cachondo eta Relatos Salvajes.
Argazki zuzendaritza onena: Autómata, El Niño, La isla mínima eta Ocho apellidos vascos.
Iberoamerikako film onena: Conducta, Kaplan, La distancia más larga eta Relatos Salvajes.
Jatorrizko musika onena: El Niño, La isla mínima, Loreak eta Relatos Salvajes.
Jatorrizko abesti onena: El Niño, Haz de tu vida una obra de arte, Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo eta Ocho apellidos vascos.
Editatze onena: El Niño, La isla mínima, Paco de Lucía: la búsqueda eta Relatos Salvajes.
Soinu grabazio onena: Autómata, El Niño, La isla mínima eta Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo.
Zuzendaritza artistiko onena: Autómata, El Niño, La isla mínima eta Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo.
Jantzi-diseinu onena: Autómata, El Niño, La isla mínima eta Por un puñado de besos.
Makillaje eta ile-apaintza onena: El Niño, La isla mínima, Musarañas eta Relatos Salvajes.
Efektu berezi onenak: El Niño, La isla mínima, Open Windows eta Torrente 5: Operación Eurovegas.
Fikziozko film labur onena: Café para llevar, Loco con ballesta, Safari, Todo un futuro juntos eta Trato preferente.
Animaziozko film labur onena: A Lifestory, A Lonely Sun Story, El señor del abrigo interminable eta Juan y la nube eta Sangre de unicornio.
Dokumental labur onena: El domador de peixos, El último abrazo, La máquina de los rusos eta Walls.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.