‘Loreak’ filmak Sant Jordi zinema saria irabazi du
‘Loreak’ euskarazko filma aukeratu dute Kataluniako hedabideetako 21 zinema kritikari eta kazetarik Espainiar Filmik Onena RNE Zinemagintza Sarietan.
Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren lanak inkomunikazioa eta ilusiorik eza ditu hizpide, besteak beste, inguruko norbait galdu duten hiru emakumeren istorioen bidez.
Conxita Casanovas ‘Va de cine’ Kataluniako RNEko saioko zuzendaria izan da epaimahaiko presidentea, eta apirilaren 13an emango diete garaikurra zuzendariei, Bartzelonan.
Casanovasen hitzetan, ‘Loreak’ek “jarraitzaile asko ditu dagoeneko bere kalitatearen ondorioz, nahiz eta Donostiako Zinemaldian ez zuen Urrezko Maskorra irabazi eta ez zen, hartara, historiara pasatu euskarazko lehen film irabazle gisa”.
Datorren otsailaren 7an, nolanahi ere, film onenaren Goya saria irabazten duen euskarazko lehen filma bilaka liteke “Loreak”, “La isla minima” eta “El niño” faboritoei gailenduz gero. Euskal lana jatorrizko musika onenaren Goyaren atalean ere izendatuta dago, Pascal Gaigneren lanari esker.
RNE Sant Jordi zinematografia sariek 59. edizioa dute aurtengoa, eta hamaika sari ematen ditu guztira.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da