FANT Bilboko zinemaldiak ‘La noche del ratón’ estreinatuko du
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 21. edizioak (maiatzak 8-15) La noche del ratón David R.L. zuzendari irundarraren lanaren Estatu mailako estreinaldia eskainiko du, lehiaketatik kanpo, Panorama Fantastikoa atalean.
Atal Ofizialerako aukeratu ez diren baina ikus-entzuleen arreta merezi duten filmak jasotzen ditu Panorama Fantastikoa atalak, Golem-Alhóndiga zinema-aretoetan, doan. Programaren barruan, duela denbora gutxi egindako beste bost lan ere jasotzen dira: The Afterglow, La Cosecha, Crumbs, Queridos Monstruos eta La Parte Ausente.
Miriam Cabeza protagonistak eitb.eus-en bertatik bertara kontatu zigunez otsailean Santa Barbara Film Festivalen (Los Angeles) estreinatu ondoren, La noche del ratón Bilbon ikusi ahal izango da Estatuan lehen aldiz, FANT 21en barruan. Maiatzaren 9an izango da, 22:00etan, talde osoa bertan dela. David R. L.-k zuzendu eta Asier Vázquezek ekoitzi duen filmeko protagonistak Unai García eta Miriam Cabeza antzezleak dira. Film luzea 6.000 euroko aurrekontuarekin egin zen, Irun, Hondarribia eta Donostia artean 25 gautan.

Epaimahaia
Beste alde batetik, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak datorren edizio honetarako epaimahaia ezagutarazi du. Dominique Pinon antzezle frantses beteranoak, Aina Clotet antzezleak eta Carlos Marañón Cinemanía aldizkariaren zuzendariak osatuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da