'Swiss Army Man'ek itxiko du Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astea
“Swiss Army Man”ek, Sitgeseko jaialdian film onenaren saria eta Sundancen zuzendari onenaren saria irabazi dituen filmak, itxiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako 27. Astea, azaroaren 4an, Japoniako zinemagintzak ziklo berezia izango duen urtean.
Guztira, Sail Ofizialean, 22 film luze eskainiko dituzte, eta, Hershell Gordon Lewis duela gutxi zen du zen gore zinemaren aita omentzeko, “The Wizar of Gore” ere emango dute.
Jaialdia abiatzeko, “Shin Godzilla” munstro ezagunaren film berria aukeratu dute, duela astebeteko iragarpenean jakinarazi zuten bezala. Gaur osatu dute lehen aurrerapen hori, eta, besteak beste, Roberto San Sebastian bilbotar zuzendariaren lehen filmaren nazioarte mailako estreinaldia Donostian egingo dutela aurreratu dute. Javier Bodalo da filmaren protagonista.
Gainera, Haritz Zubillaga euskal zuzendariaren “El ataud de cristal” ere emango dute, euskal zuzendariei dagokienez.
Josemi Beltran Astearen zuzendariak azaldu duenez, aurtengo filmen artean azpimarratzekoa da “Crudo” frantziar eta belgikar koprodukzioa, generoko europar film berri “harrigarriena”, umorezko apoteosi kanibala. Cannesen hautsak harrotu zituen animalien proteina jaten gibel gordin bat janez hasiko den neska begano baten istorioak.
“Under the shadow” Babak Anvariren filmaz ere hitz egin du Beltranek, Iranen girotutako filmak “beldur folkloriko eta familiarteko oso interesgarriak” azaleratzen baititu, haren irudiko.
Asteak “Fantasiazko Japonia, XXI. mendea” zikloa eskainiko dio beti bezala arreta berezia zor dion japoniar zinemari.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal ikus-entzunezkoen sektorea zinema akademia propio bat eratzeko aukera lantzen hasi da
Sektoreak aitortu du apirilaren 23rako dutela hitzordua jarrita, gogoeta prozesuari ekiteko. Nolanahi ere, "topaketa itxia eta erabat profesionala" izango dela argi utzi dute, eta horregatik, prozesua "errespetatzeko" eskatu diete komunikabideei. "Kanpoko dinamikek" ekimena "baldintzatzea" sahiestu nahi dute.
Punto de Vistak 90 pelikula eskainiko ditu 20. urtebetetzea ospatzeko
Film dokumentalen Iruñeko jaialdiak 66 emanaldi prestatu ditu, apirilaren 20tik 25era emateko. EITBk film labur onenaren saria emango du, eta Ziarraize eta Kukuaren kanta lanak dira, besteak beste, horretarako hautagai.
Apika Labek bultzatuko dituen ikus-entzunezko sei proiektuak hautatu dituzte
Euskal ikus-entzunezko lanei zuzendutako babes eta laguntza programa publikoak Pedro Fuentes, Tamara García Iglesias, Aitor Azurki, Alvaro Arbina eta Joana Moyaren azken lanak bultzatuko ditu.
Ia milioi bat ikusle izan dira urteko lehen hiruhilekoan EAEko zinema aretoetan
“Torrente presidente” izan da film ikusiena tarte horretan, martxoaren 13an estreinatu bazen ere. “La asistenta”, “Avatar: Fuego y ceniza”, “Hamnet” eta “Cumbres borrascosas” pelikulek osatzen dute bost ikusienen zerrenda.
Bero egiten du Laponian
Zinemara goazen bakoitzean, hitzarmen bat sinatzen dugu pelikularekin: engaina nazazu gozoki, prest nauzu.
Silver Film Festivalek Elena Irureta omenduko du
Jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 20tik 24ra egingo dute, Bilbon, eta 16 filmen proiekzioa, solasaldiak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Maiatasuna eta sexua adinari begiratu gabe bizitzeko gonbita egingo du, bost egunez.
"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala
Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.
Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.