Zinema euskaraz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Orm elurretako erresuman' euskaraz estreinatuko dute, ostiralean

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamabi zinema aretoetan ikusi ahalko da errusiar filma euskarara bikoiztuta.
Orm Elurretako Erresuman
Orm Elurretako Erresuman

"Orm Elurretako Erresuman" filma euskaraz iritsiko da zinema aretoetara ostiralean, urtarrilaren 13an, Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamabi zinema aretotan ikusteko aukera izango da.

Hain zuzen, Durangon (Zugaza), Bilbon (Multis), Getxon (Zinema), Gasteizen (Yelmo Boulevard), Barakaldon (Yelmo Megapark eta Cinesa Max Ocio), Portugaleten (Dock), Iruñean (Golem La Morea) Eibarren (Coliseo), Errenterian (Niessen) eta Donostian (Printzipe) ikusi ahalko da filma euskaraz, Zineuskadik jakinarazi duenez.

Alexey Tsitsilin errusiarrak zuzendutako filma Elurretako Erreginaren inguruko kontakizuna da. Elurretako Erregina garaitu egin dute, eta hotz egunak amaituta, trolak bakean eta askatasunean bizi dira. Orm trol horietako bat da, eta atsekabetuta dago, erregina maltzurra garaitzeko funtsezkoa izan arren, merezitako aitortzarik jaso ez duelako.

Zinema Euskaraz programak euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normaltzea du helburu. "ORM Elurretako Erresuman" (The Snow Queen 2) aurten diruz laguntzen den lehen filma da. 2016an, 14 filmek jaso zuten laguntza.

"ORM Elurretako Erresuman" (The Snow Queen 2) igande honetan ikusteko, urtarrilak 15, 5 sarrera bikoitz zozkaten ditu HIRU3 klubak.

RU3 klubak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X